“MADALENAK 2018” IRAGARRIKO DITUEN XXXIV. KARTEL LEHIAKETA

OINARRIAK

Oinarriak deskargatu

XEDEA

Errenteriako Udaleko Kultura sailak XXXIV. Kartel Lehiaketa deitu du, aurtengoan lehenengo on-line lehiaketa, Madalenak 2018 jaietako irudia izango dena aukeratzeko.

KARTELAK

  • Aurkeztutako lana originala izango da, alegia, lehenago argitaratu gabea. Epaimahaiak lan hori beste edozein lan plastikoren edo obra multzo baten plagiotzat joko balu, lan hori berehala lehiaketatik at geratuko litzateke. Aitzitik, iruzurra epaimahaiak erabakia eman ondoren antzemango balitz, gertaera horrek berak deuseztatuko luke saria.
  • Egileek bi lan aurkeztu ahal izango dute.
  • Teknikari dagokionean, marrazkia, argazkia, collage edo antzekoak erabili ahal izango dira.
  • Lanak lehiaketara aurkezteak esan nahi du erabat onartzen direla lehiaketa arautzen duten oinarriak. Oinarrien interpretazioari buruzko edozein zalantza epaimahaiak argituko du.
  • Kartelaren irudiak Errenteriako jaiekin zerikusia izango du.
  • Kartel guztietan ez da hizkera sexista erabiliko, ezta emakumeen diskriminazioa edo estereotipo sexistarik erakusten duen irudirik ere. Halaber, balio hauek sustatu behar dira emakumeen irudiari dagokionez: berdintasuna, ordezkaritza orekatua, aniztasuna, baterako erantzukizuna eta genero-rolen eta -identitateen aniztasuna. Irizpide hauek ez badira betetzen, antolatzaileek lan horiek deskalifikatu ahalko dituzte.

INSKRIPZIOAK ETA LOGOTIPOAK

  • Kartelean “MADALENAK 2018” idatzia ageri beharko da.
  • Jarri beharreko logotipoak (Errenteriako Udala, Kultura Kreatiboa eta Madalenak) herribizia.errenteria.eus/madalenak/ helbidean deskargatu ahal izango dira.

LANAK NOLA ENTREGATU

  • Herri Bizia webgunean atal berezi bat sortuko da parte-hartzaileek beraien proposamenak hara bidal ditzaten: http://herribizia.errenteria.eus/madalenak/
  • Kartelak 2018ko martxoaren 26tik maiatzaren 11ra bidali ahal izango dira.
  • Parte-hartzaileek formulario bat bete beharko dute proposamenak aurkezterakoan, eta bertan, beren helbide elektronikoa, izen-abizenak, jaioteguna, telefono zenbakia eta kartelaren izenburua jarri beharko dituzte. Kartelak JPG formatuan aurkeztu beharko dira. Artxiboak 1361×1927 pixeleko gutxieneko tamaina eta 2825×4000 pixeleko gehienekoa izan behar du, formatu bertikalean. Artxiboak ezingo du 8 Mb baino gehiago pisatu.
  • Kartelak izenburua izatea oso garrantzitsua da, batez ere, hura identifikatu ahal izateko eta erreferentzia bat edukitzeko. Datu hori nahitaezkoa izango da kartelaren izen-emate fasean.
  • Egilearen datuak jasotzen dituen formularioak izen-ematea egiaztatuko du, eta epaimahaiaren erabakia ezagutu ostean bakarrik erabiliko da aurkeztutako proposamenak identifikatzeko. Epaimahaiak ez du datu basera sartzerik izango.

EPAIMAHAIA

Epaimahaikideak ondorengoak izango dira:
  • Mahaiburua: Alkate jauna edo berak izendatzen duena.
  • Bokalak:
    • Kulturako zinegotzi ordezkaria.
    • Xenpelar Arte Plastikoen Tailerreko ordezkari bat.
    • Diseinu grafikoan edo arte ederretan hiru aditu.
    • Jai batzordeko kide bat.
  • Idazkaria: Kultura Dinamizatzailea izango da, hitza bai, baina botorik gabe.

KARTEL IRABAZLEA HAUTATZEA

  • Epaimahai kalifikatzailea maiatzaren 31n, 12:00etan, bilduko da kartel iragarlea hautatzeko.
  • Epaimahaiak originaltasunari erreparatuko dio, baita diseinuari eta konposizioari ere, egokitasunarekin batera.
  • Epaimahaiak ahalmena izango du lehiaketa hutsik uzteko, hain zuzen ere aurkeztutako lanek eskatutako maila artistikorik emango ez balute.

SARIA

  • Saridunak 850 euro, garbi, jasoko ditu. Irabazleak sari banaketarako ekitaldira bertaratu beharko du. Etortzea ezinezkoa bazaio, bere izenean saria jasoko duen hirugarren pertsona baten presentzia bermatu beharko du.
  • Irabazlearen izena maiatzaren 31n deituriko prentsaurrekoan jakinaraziko da jendaurrean.

HERRI SARIA

  • Jasotako lan guztien artean gehienez ere 50 lan aukeratuko dira. Lan hauek Xenpelar Etxean erakutsiko dira maiatzaren 25etik ekainaren 2ra.
  • Lan hauek herritarren bozka jaso ahalko dute erakusketaren lekuan bertan.
  • Boto gehien zein kartel jaso duen arestian aipatutako prentsaurrekoan emango da jakitera. Egileak Madalenetako herri bazkarirako bi gonbidapen jasoko ditu sari gisa.

JABETZA INTELEKTUALA

  • Errenteriako Udalarenak dira industria-jabetzako eta jabetza intelektualeko eskubide guztiak kartelen eta lehiaketa xedeko korporazio-identitate gainerako piezen gainean. Errenteriako Udalak elementu horiek esklusiboki erabiltzeak ez du aditzera emango eslepeindunari ez hirugarrengo pertsonei jabetza horiei buruzko inolako eskubiderik ematen zaionik, eskubide horiek ematea kontratua osatzen duen zatia baita.
    Kartelen eta egokitzapenen jabetza intelektualeko eskubideak ematea mugagabea izango da.

ADIN TXIKIKOAK

  • Parte-hartzaileren bat adin txikikoa izanez gero, gurasoetako batek edo legezko tutoreak ordezkatuko du. Ordezkari horrek egoera hori egiaztatu eta lehiaketaren oinarriak eta irabazle izanez gero, sariak entregatzeko baldintzak onartu beharko ditu.
  • Egiaztapen hori egin ahalko da Errenteriako Udalaren Kultura Departamentuan agertu eta NAN eta Familia Liburua aurkeztuta, edo, agertu ezin izanez gero, Departamentura bidali beharko da horri buruzko notario-akta.

AZKENA

  • Lehiaketaren oinarrietako edozein ataletan gerta daitezkeen zalantza edo desadostasunen aurrean, antolatzaileak erabakiko du.

PARTE HARTU!

Errekurtsoak deskargatu