#mememozorro lehiaketa

MusikalenTOP2-01

Aurtengo inauterietan zein mozorro jarriko duzu? “Musikalak” gaiak ez dizu pistarik ematen? Agian oraindik ez duzu argi…
#mememozorro bat egin ezazu orduan!!! Horretarako josten ikasi beharrik ez duzu 🙂
#mememozorro onenentzat sariak daude! Baita parte hartzaileentzako opariak ere!

INFORMAZIO OROKORRA

Egitasmoak, orokorrean inauteriekin eta, zehatzago, Errenterian aukeratutako “musikalak” gaiarekin eta memeen izaera zein ezaugarriekin lotutako lanak (memeak) jasotzea eta partekatzea du helburu.

Ekintza honen bitartez Errenteriako inauterietan herritarren partaidetza sustatu, euskararen erabilera areagotu eta ondo pasatzeko tresna berri bat martxan jarriko dugu.

[toggle title_open=”Zer da meme bat?” title_closed=”Zer da meme bat?” hide=”yes” border=”no” style=”default” excerpt_length=”0″ read_more_text=”+” read_less_text=”-” include_excerpt_html=”no”]Meme bat ideia, kontzeptu edota egoera bat deskribatzeko sortzen den erreplika elementuari deritzo. Meme bat erreplikatzeko, hau da, ideia hori garatu eta moldatzeko gaitasuna da memea beraren ezaugarri garrantzitsuena, hain zuzen ere. Gaur egun, sare sozialei esker masiboki hedatzen ari dira. Publizitate biralarekin ere lotua izan ohi da askotan. Oso arrakastatsuak dira gaur egun eta denok ikusi eta zabaltzen ditugu.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Meme_(Internet)[/toggle]

[toggle title_open=”Adibiderik ba al dago?” title_closed=”Adibiderik ba al dago?” hide=”yes” border=”no” style=”default” excerpt_length=”0″ read_more_text=”+” read_less_text=”-” include_excerpt_html=”no”]Bai, asko gainera. Hortxe gutxi batzuk euskara hutsean:

[/toggle]

[toggle title_open=”Nori dago zuzenduta?” title_closed=”Nori dago zuzenduta?” hide=”yes” border=”no” style=”default” excerpt_length=”0″ read_more_text=”+” read_less_text=”-” include_excerpt_html=”no”]Egitasmoa edonori dago zuzendua, izan errenteriarra edo ez. Izaera ireki eta partehartzailea du goitik behera. Egitasmoa denontzat da; batetik, meme sortzaileei bideratuta dago, baina, bestetik, baita meme-ekin dibertitzen denari, ikusi eta partekatzen dituenari, soilik kontsumitzen dituenari …etabar. Hortaz, parte hartzeko meme bat partekatzearekin nahikoa da. Berdin da memea zuk egina den edo ez! Partekatu eta gozatu![/toggle]

mememozorro-02

EZAUGARRIAK

[toggle title_open=”Zer egin parte hartzeko?” title_closed=”Zer egin parte hartzeko?” hide=”yes” border=”no” style=”default” excerpt_length=”0″ read_more_text=”+” read_less_text=”-” include_excerpt_html=”no”]Oso erraza da! Meme bat #mememozorro traolarekin twitter edo facebook bidez partekatu. Nahiago baduzu whatsapp bidez zabaldu eta bidali 647 32 03 54 zenbakira. Bestela, nahi baduzu meme@errenteria.eus helbidera ere bidal dezakezu. Horrekin nahikoa da![/toggle]

[toggle title_open=”Opariak eta sariak daude?” title_closed=”Opariak eta sariak daude?” hide=”yes” border=”no” style=”default” excerpt_length=”0″ read_more_text=”+” read_less_text=”-” include_excerpt_html=”no”] Noski!!!

Sari berezia jasoko dute honako osagai bi edo gehiago kontuan hartzen duten 5 meme onenek:

  • Inauteriak, zentzu zabalean
  • Errenteriako inauterietan aukeratutako “Musikalak” gaia
  • Oilarqueen, Asteme eta Katuko pertsonaiak
  • Euskaraz egina izatea edo euskararen aldeko jarrera positiboarekin.

Zein da Saria? Towy artistak eginiko karikatura-meme pertsonalizatu zoragarriak fotolienzo formatuan.

ZOZKETA:

#mememozorro egitasmoarekin lotuta, 50 kamiseta oparituko ditugu Otsailak 25eko inauterietako bazkari herrikoian! Hortaz gain, memeak egin eta partekatzen dutenen artean kamiseta gehiago eta sari bereziak egongo dira! Animatu eta partehartu! Kamisetak oso-oso moloiak dira! http://www.oninart.com/tienda/memelada/lang/eu

*Gerta daiteke meme baten egilea nor den ez jakitea. Kasu hauetan edo antzekotan, oparia edo saria memea ezagutarazi digun pertsonak eramango luke.[/toggle]

[toggle title_open=”Zein epe dago?” title_closed=”Zein epe dago?” hide=”yes” border=”no” style=”default” excerpt_length=”0″ read_more_text=”+” read_less_text=”-” include_excerpt_html=”no”] Egitasmoan, memeak jasoko dira 2017ko urtarrilaren16tik martxoaren 5era bitarte. Martxoaren13an meme sarituak argitaratuko dira.[/toggle]

[toggle title_open=”Nola sortzen dut nik meme bat?” title_closed=”Nola sortzen dut nik meme bat?” hide=”yes” border=”no” style=”default” excerpt_length=”0″ read_more_text=”+” read_less_text=”-” include_excerpt_html=”no”]Modu askotara egin daiteke. Tresna asko daude gainera, bai ordenagailuan zein telefono mugikorrean programa edo app-a instalatuz, baita sareko webgune askotan eskaintzen diren baliabideak erabiliz:

[toggle title_open=”Memea nik egina ez bada?” title_closed=”Memea nik egina ez bada?” hide=”yes” border=”no” style=”default” excerpt_length=”0″ read_more_text=”+” read_less_text=”-” include_excerpt_html=”no”]Ez duzu zertan meme bat egin beharrik egitasmoan parte hartzeko. Zuk egina ez den meme bat #mememozorro traolarekin partekatu ezazu eta kitto![/toggle]

Gida bat izango banu agian… Ikusi al duzu “#mememozorro urratsak jarraitu”? Ea lagungarria zaizkizun!

[toggle title_open=”Irudi bat edo bideo bat izan behar du nahi ta nahiez?” title_closed=”Irudi bat edo bideo bat izan behar du nahi ta nahiez?” hide=”yes” border=”no” style=”default” excerpt_length=”0″ read_more_text=”+” read_less_text=”-” include_excerpt_html=”no”] Ez du zertan horrela izan behar 🙂 Lanek ezaugarri hauek izan ditzakete: irudi hutsezkoa, irudia eta testua, irudi sekuentzia bat, bideoa edo irudia mugimenduan (soinuarekin edo gabe), audioa edo soinua bakarrik izatea edo bestelakorik (twitter kontu oso bat, adibidez) ere onartuko litzateke. Ia-ia edozein formatuko ekarpena edo lana izan daiteke beraz, ezta? Ausartu, ea zer egiteko gai zaren![/toggle]

[toggle title_open=”Edozerk balio du?” title_closed=”Edozerk balio du?” hide=”yes” border=”no” style=”default” excerpt_length=”0″ read_more_text=”+” read_less_text=”-” include_excerpt_html=”no”]”Egitasmo honetan parte hartu eta ondo pasatzeko helburua dut, beraz errespetu osoz jokatuko dut. Nahiago dut nire buruari barre egin, inori iseka egitea baino. Gainera, beste pertsona guztiek eta aniztasunak oro har asko aberasten naute, beraz ez dut inor, edozein arrazoia dela ere, diskriminatzeko helburua edukiko. Hau horrela izanik, oso ondo ulertzen dut bizikidetzarako baldintza minimoak bete ezean, egitasmoaren antolakuntzak memeren bat baztertzea” Hitza hauek zure egiten badituzu, ez izan zalantzarik. Parte hartu![/toggle]