Orientazio ibilbideen aurkezpena

Errenteriako Udalak lau orientazio ibilbide diseinatu ditu Listorretan

Kirola 2018-11-20 | 0

Errenteriako Udalak lau orientazio ibilbide garatu ditu Listorretako parkean, orientazio mapa izeneko tresnatik abiatuta. Zertan datza orientazio ibilbide bat? Seinalizatutako ibilbide bat egin behar da, pistak bilatuz eta mapako zenbakiei jarraituz. Ibilbidearen puntu bakoitzean dagoen plaka aurkitu behar da, ibilbidearen amaieraraino iritsi arte. Orientazio kirolak jarduera fisiko eta mentala uztartzen ditu, parte-hartzailearen autonomia jorratzen du […]

Continue Reading 0
Euskaraldiako egitarauaren aurkezpena

Euskaraldiaren Errenteriako batzordeak egun horietako egitaraua aurkeztu du

Euskara 2018-11-21 | 0

Bertan da Euskaraldia eta Errenteriako batzordeak egun horietarako egitaraua aurkeztu du prentsaurrekoan. Gainera, ilusioa nabarmen dela azpimarratu dute, jende asko animatu dela parte hartzera. Halere, oraindik ere badago izena emateko aukera Euskaraldiaren web orrian. Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia eta abenduaren 3a arte iraungo du, Euskararen Nazioarteko egunak emango dio, beraz, itxiera, nahiz eta batzordeak […]

Continue Reading 0
Santa Zezilia 2018 EMKE

Errenteriako Musika Bandak eta Andra Mari Abesbatzak kontzertu bateratua eskainiko dute ostiralean

Kultura 2018-11-21 | 0

Errenteriako Musika Bandak eta Andra Mari Abesbatzak Frantziar erara kontzertu bateratua eskainiko dute ostiralean, hilak 23an, Santa Zezilia dela eta. Emanaldia Fatima elizan izango da 20:30ean. Musika Bandaren zuzendari Alain Ayerdi Gurpegik eta Andra Mari Abesbatzako zuzendari Andoni Sierrak, kontzertu egitarau berezia prestatu dute ospakizun berezirako. Frantziar erara izenburupean, egitarauak frantziar musikari ospetsuenen lanak ekarriko […]

Continue Reading 0
Argazkia: Orereta Ikastola

Elkarrekin eman diote ongietorria Euskaraldiari Urruñako, Hendaiako, Biriatuko eta Ziburuko ikastolek eta Orereta Ikastolak

Euskara | Gazteria 2018-11-19 | 0

Urruña, Hendaia, Biriatu, Ziburu eta Orereta Ikastolako 1300 ikaslek Euskaraldiko abestia, Hartu kontrola, aukeratu rola kantatu eta dantzatu dute gaur Koldo Mitxelena Plazan ostiralean hasiko den ekimenari ongietorria emateko. Izan Kantuz kantu-jira ospatu dute gaur aipatu ikastolek, elkarrekin Euskaraldiari ongi etorria emateko asmoz. Gaur azoka-eguna izan dela aprobetxatuz, 11:30ean herriko zazpi plazetan zazpi euskal kanta […]

Continue Reading 0
Mirentxu

Dendariak izango dira erakusleihoen protagonista

Erdigunea | Komertzioa | Kultura | Merkataritza 2018-11-19 |

Azaroaren 22tik aurrera herriko bost dendatako erakusleihoetan ikusi ahal izango da Ainhoa Redondo ilustratzaile errenteriarraren ‘Barrutik kanporako irriak’ lana. Artista horrek herriko bost saltokitako dendarien ilustrazioak egin ditu negozio bakoitzaren identitatea eta historia oso kontuan hartuta, batzuk belaunaldiz belaunaldi pasatakoak baitira. Horri guztiari umore ukitu bat ere gehitu dio. Hortaz, denda bakoitzak bere ilustrazioa ikusgai […]

Continue Reading
Baserritar jantzien erakusketa

Duela ehun urte baserritarrek janzten zituzten jantziak ezagutzeko aukera Jantziaren Zentroan

Kultura 2018-11-15 | 0

Iraultza Dantza taldeak urtero Gabon jaietan egin ohi duen baserritar jantzien erakusketa zabalik da. Duela ehun urte gure baserritarrek soinean eramaten zuten jantzia ezagutzeko aukera du Jantziaren Zentrora hurbiltzen den orok. Jantziaren Zentroaren behe solairuan kokatutako erakusketak aretoko bi paretak hartzen ditu. Sartu eta ezkerraldean, 11 jantzi ikus daitezke. XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen […]

Continue Reading 0
2019ko aurrekontuen proposamena

Udalak 2019rako aurrekontuen proposamena aurkeztu du

Gardentasuna | Plan estrategikoa | Udal komunikabidea 2018-11-15 | 0

Udal gobernu taldeak 2019rako aurrekontu proiektua aurkeztu du. Beraungo igogailua, Barandiaran parkearen azpiko garajeak eta auzoetako argiak aldatzea dira proiektu azpimarragarrienak. Jon Txasko Ogasun zinegotziak eta Ion Collar alkateordeak aurkeztu dute 2019rako aurrekontuen proposamena prentsaurrean. Proposamena talde politiko guztien esku dago jada. 2019rako aurrekontuen proposamenaren berritasuna da aurrekontuak prestatu direla Errenteriako Udala administrazioa modernizatzeko burutzen […]

Continue Reading 0