musika banda

Ana Legarreta zuzendariak zuzenduko du igandean Musika Bandaren kontzertua

Kultura 2018-04-18 | 0

Igandean, hilak 22an, gonbidatu berezia izango du Musika Bandak. Hain zuzen ere, Ane Legarreta zuzendari Galdakoztarrak zuzenduko du egun horretan eskainiko duten kontzertua. Egungo Musika Banda zuzendaritza arloan, etorkizun handiko zuzendaria da Ane Legarreta. Máximo Moreno Musika Eskolan hasi zituen musika ikasketak. Jarraian, ikasketak aurrera, Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatoriora egin zuen piano goi-mailako ikasketak burutzeko. […]

Continue Reading 0
1go etapako irudi bat. (Argazkia Urdaburu

GR 85 edo Zentzumenen bidearen bigarren etapa larunbatean izango da

Kirola 2018-04-18 | 0

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak GR 85 edo Zentzumenen bidearen 2. etapa antolatu du apirilak 21erako, larunbata. Ibilaldia Castrobartotik Quincoces de Yusora izango da, eta bidean Villalacre, Castresana, Villabasil eta Lastras de Losa herrietatik pasako da. Zeharkaldia denera 5 ordu eta erdikoa izango da. Irteera 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek elkartera […]

Continue Reading 0
Mendi lasterketa 2017

San Markorako Igoera – V. Mendi Lasterketa

Kirola 2018-04-18 | 0

Apirilaren 22an, igandean, Errenteriako Atletismo Taldeak (CAR) antolatuta eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin “San Markorako Igoera – V. Mendi Lasterketa, Javier García Larrañaga Memoriala” burutuko da. Lasterketa Errenteriako Herriko Plazatik irtengo da 10:00etan eta helmuga, berriz, San Markon izango da 11.600 metroko ibilbidea egin ondoren. San Markoseko mendirik ezagunenak inguratuko ditu probaren ibilbideak. Guztira 11.600 metro […]

Continue Reading 0
Galtzaraborda_igerilekua

Igeriketa-lehiaketa dela eta, larunbat arratsaldean Galtzarabordako igerilekua itxi egingo da

Galtzaraborda | Kirola 2018-04-17 | 0

Igeriketa-lehiaketa burutuko dela eta, datorren larunbatean, apirilaren 21ean, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekua itxita egongo da arratsaldeko 14:30etik aurrera. Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian. Udal kirol instalazioetako bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako Udal Igerilekua erabili ahal izango dute.

Continue Reading 0
20170423_125212

Egitarau zabala eskainiko du San Marko egunak igandean

Kultura 2018-04-17 | 0

Aurtengoan ere, Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean,  familia guztiarentzako egitarau zabala prestatu du San Marko Egunerako. Apirilaren 22an ospatuko dute festa, gotorlekuaren inguruan. Bertaratzeko, autobus zerbitzu berezia izango da Morrongileta kaleko geltokitik San Markoraino. Egitaraua: 10:00: San Markorako Igoera Krosa. 10:00:  Erromeria Martxa San Markora, Foru plazatik abiatuta. 11:00-14:00:  Artista liburuaren tailerrak. 6 eta 12 […]

Continue Reading 0
Izuaren Etxeko lan taldea.

Gaztelekuak, lagunak egiteko eta gizarte balioak lantzeko

Gazteria 2018-04-16 | 0

Gaztelekuak, Gazteria sailak eskaintzen dituen gazteentzako aisialdi espazioak dira; gutxienez 25 urte pasa dira ireki zituztenetik, eta hasieran gehiago baziren ere, gaur egun bi gazteleku daude irekita herrian, bata Beraunen eta bestea Gabierrotan. Arratsaldez irekitzen dituzte, asteazkenetik larunbatera. Egun, Hezizerb Elkarteak kudeatzen ditu. Irekiak dira, eta doakoak. Gazteentzat topalekua dira, eta beraien adineko gazteekin erlazionatzeaz […]

Continue Reading 0
logo-oiartzo

Oiartzo Batxilergo Ikastolan ate irekiak

Gazteria | Hezkuntza | Zamalbide 2018-04-16 | 0

DBH amaitzera doazen eta Batxilergoa egin nahi duten ikasleen gurasoentzat ateak zabalduko dituzte Oiartzo Batxilergo Ikastolan datorren apirilaren 19an arratsaldeko 18:00etan. Oiartzo Batxilergo Ikastolak jakintza esparru guztietarako bideak irekitzen dituzten batxilergo motak eskaintzen ditu, Unibertsitatera nahiz Goi mailako Zikloetara formazio kualifikatuaz iritsi ahal izateko. Horien berri izan eta bestelako zalantzak argitzeko egingo diren saio horietara […]

Continue Reading 0
Dantzarte

Dantzarte zikloak dantzaz jantziko du Errenteria

Kultura 2018-04-13 | 0

Errenteriako Udalak, beste hainbat eragilerekin batera, Dantzarte dantza zikloa antolatu du, bigarren aldiz, apirilaren 13tik apirilaren 29ra arte. Dantza izango da, bere zentzu zabalenean ulertuta, zikloaren ardatz eta hala, egitarau zabala diseinatu dute herritarrei zuzenduta. Igandean, hilak 15, Fritsch Companyren ‘El amor no dura para siempre’ ikuskizuna izango da Niessen Kulturgunean. Proyecto Larruaren ‘Baserri’ lana, […]

Continue Reading 0