Erdi Arora bueltatuko da Errenteria asteburu honetan

Komertzioa | Kultura 2012-09-21 | 1

Erdi Aroko Azokaren hamargarren aldia ospatuko da Errenterian larunbat eta igandean, Errenkoalde merkatarien elkarteak antolatuta. Urtero bezala, garai haietako apaingarriz eta artisau postuz beteko da herria. Aurten 70 postu izango dira guztira, iazko kopuru bera. Postuez gain, hainbat tailer burutuko dira gai ezberdinen inguruan: egurrezko jokoak, garaiko ogibideak, buztinak, egurrezko kateak edo beira puztekoa. Beste […]

Continue Reading 1
buruhandiak01

Buruhandien kalejira eta jaialdia egingo dituzte Kabian larunbatean

Auzolana | Gazteria | Kultura 2012-09-20 | 0

Azken aste hauetan Pontikako Kabia Espazio kreaktiboan haur eta nagusientzako Kabihandiak tailerrak burutu dira, buruhandiak nola egiten diren ikasteko. Antolatzaileen arabera, esperientzia benetan polita eta arrakastatsua izan da, eta emaitza ikusi eta parte hartu duten guztien artean bukaera polita emateko festa bat antolatu dutela jakinarazi dute Kabian larunbat honetan, irailak 22, egun osoan zehar. Festa […]

Continue Reading 0
IMG_0273

Dantzaz betetako egitaraua Errenterian astebururako

Kultura 2012-09-20 | 0

Asteburu honetan dantzaren inguruko ekimenak izango dira nagusi Errenterian. Batetik, ostiralean, ‘Dantza hirian’ jaialdia burutuko da estatuko eta nazioarteko hainbat koreografia ezberdinekin, eta igandean Errenteria Hiria Kulturgunean ‘Oroitzen naiz’ dantza ikuskizunaren emanaldia izango da. Ekitaldiok atzo aurkeztu zituzten Kabia Espazio Kreaktiboan burututako prentsaurreko batetan Irune Balentziaga Kulturako zinegotzi errenteriarrak, “Oroitzen naiz” ikuskizuneko Carine Labordek, “Dantza […]

Continue Reading 0

Gipuzkoako Aldundiak bilera irekia burutuko du Merkatuzarren astelehenean

Ahalduntzea | Oarsoaldea | Partehartzea 2012-09-19 | 0

Irailaren 24ean, astelehena, arratsaldeko 19:00etan  eskualdeko bilera irekia burutuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak Errenterian, Merkatuzarren, eskualdeen egoeraz eta Aldundiaren asmoez jarduteko. Bilera hau Herritarrekin egitasmoaren barne kokatzen da eta bertan erakunde foralaren ordezkaritza batek hartuko du parte, Martin Garitano diputatu nagusia buru. Eztabaida taldeak Bi talde sortuko dira bi gai ezberdinen inguruan eztabaidatzeko: Gizarte Politika […]

Continue Reading 0

Gabierrotako Laguntasuna erretiratuen elkarteak jaialdia egingo du bihar

Udal komunikabidea 2012-09-19 | 0

Gabierrotako Laguntasuna erretiratuen elkarteak bazkide guztiei jakinarazi nahi die irailaren 20an, 17:30ean, izango dela ikasturte hasierako jaia. Bertan, urria hasieran martxan jarriko diren jarduerei buruzko informazioa emango da. Jarduera horietan matrikulatzeko egunak irailaren 24 eta 25 izango dira, 16:00etatik 18:00etara. 2012-2013 ikasturteko jarduerei buruzko informazioa emateaz gain, bingo partida eta meriendatxoa ere antolatu dira.

Continue Reading 0
Philippe Oyhamburu

‘Oroitzen naiz’ dantza ikuskizunaren emanaldia izango da igandean Errenterian

Kultura 2012-09-18 | 0

Malandain Ballet Biarritz eta Euskal Kultur Erakundeak elkarlanean sortu duten Oroitzen naiz ikuskizuna eskainiko da igandean (irailak 23) Errenteria Hiria Kulturgunean, arratsaldeko 19:00tan. Euskal Herriko dantzaren hiru jeinuren eskutik iristen zaigun ikuskizuna da Oroitzen naiz, haien gorputzen egiatasunean oinarrituta indarrez eta itxaropenez betetako mezua helaraziko digute. Emanaldi honetan, Jean Nesprias (84 urte), Philippe Oyhamburu (90 […]

Continue Reading 0

Errenteriako Udal Euskaltegian izena emateko epea ostiralera arte zabalik egongo da

Euskara 2012-09-18 | 0

Errenteriako Udal Euskaltegian izena emateko epea irailaren 21a arte, ostirala, luzatuko da. Euskara ikasi edo ezagutza hobetzeko interesdunek edozein mailatan egin dezakete matrikula, goizeko edo arratsaldeko txandetan. Ikastaroak astean hamar ordukoak dira. Izena Udal Euskaltegian (Miguel Zabaleta kalea, 14 ) eman daiteke 09:00tatik 13:00etara eta 16:00tatik 18:00tara. Informazio gehiago nahi izanez gero 943449680 zenbakira deitu […]

Continue Reading 0

Emozioz betetako uneak Errenteriako azken korporazio errepublikarraren omenaldian

Kultura 2012-09-17 | 0

Errenteriako Udalak Errepublika garaiko azken korporazioa omentzeko ekitaldi bat burutu zuen irailaren 13an gogoratzeko “orduko Udalak legezkotasuna defendatu zuela historiara askatasunaren ukatzaile gisa pasa direnen aurrean”. Ekitaldira pertsona asko azaldu ziren, Udalbatza aretoa gainezka zegoelarik. Bertan, Mikel Zabaleta historialari errenteriarrak hitzaldi bat eskaini zuen. Ondoren, Miren Mendarte, Serapio Mendarte PNVko zinegotzi fusilatuaren alabak hitza hartu […]

Continue Reading 0

Errenteriako udal kirol instalazioetako jardueren denboraldi berria

Kirola 2012-09-17 | 0

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du urriaren 3an (asteazkena) Errenteriako udal kirol instalazioetako jardueren denboraldi berria hasiko dela. Udal Kirol Patronatuak, Serviocio S. L. kirol ustiapenaren enpresa adjudikazio-hartzailearen laguntzarekin, jarduera sorta bat prestatu du, adin guztietarako aukera ugariak eskaintzeko asmoz. Jarduera horietan egoera fisiko eta adin guztietako 2000 ikastarogiletik gora eman ahal izango dute izena. […]

Continue Reading 0