DSC_0231

Errenteriako jai batzordeak Madalenak aurkeztu ditu

Kultura | Madalenak 2012-07-17 | 0

Errenteriako jai batzorde herrikoiak Madalenetako jaiak aurkeztu zituen atzo Kabia Espazio Kreaktiboan egindako agerraldi batetan. Bertan, azken hilebeteotako prozesu ireki eta parte hartzailean (herriko 40 elkartetik gora parte hartu dute jai batzordean) bururutako lanaren fruituak aurkeztu zituzten, ospakizunen egitarauan ikusi ditzakezutenak hemen sakatuz. Herri bazkaria Madalenetan egingo den herri bazkariaren berri ere eman zuten. Bazkariaz […]

Continue Reading 0
Errenteria_Foco_Larre_Txiki_Uralita_(3)

Zamalbiden gertatutako legez kontrako amianto isuriketa salatu du Udalak

Jasangarritasuna 2012-07-16 | 0

Errenteriako Udalak legez kontrako amianto isuriketa bat salatu du Zamalbideko auzoan. Amiantoa duten fibrozementuzko xaflak bota dituzte edukiontzi baten alboan. Amiantoa oso material kaltegarria da, bai infurumenarentzatko eta baita gizakien osasunerako ere. Behemendi Landa Garapenerako Ekartearen bi teknikarik eman zuten isuriketaren berri. Elkarte honekin batera, Udalak ingurumenarentzat kaltegarriak diren horrelako isuriketen aurrean ekintza protokolo bat […]

Continue Reading 0
IMG_0205

Ereintza eskubaloi taldeak abonatuak lortzeko kanpaina hasi du gaur

Kirola 2012-07-16 | 0

Ereintza eskubaloi talde errenteriarra Zilarrezko Ohorezko Dibisiora igo da azken denboraldian izan duen ibilbide bikainari esker eta, lehiekata maila honek eskatzen dituen baliabide ekonomikoak lortzeko asmoarekin, abonatuak lortzeko kanpaina bat hasi du gaur. Francisco Barros Ereintzako arduradunak klubak abonuak ahalik eta merkeen izaeko ahalegina egin duela adierazi du Julen Mendoza Errenteriako alkatea eta Jose Manuel […]

Continue Reading 0
IMG_0166

Jai batzordeak Madalenen aurkezpena egingo du gaur arratsaldean Kabian

Kultura | Madalenak 2012-07-16 | 0

Aurtengo Madalenen antolaketaren autoreek, jai batzorde herrikoian parte hartu duten herritar eta elkarteek, gure jaien aurkezpena egingo dute 18:30ean Kabia Espazio Kreaktiboan. Animatu bertara azaltzen ekitaldi sortaren inguruko lehen eskuko informazioa lortzeko! Bestalde, Udaletxeko atarian hasi da jaien egitarauen banaketa. Herri Bizian ere egitaraua deskargatzeko aukera duzu.

Continue Reading 0

Paco Bueno klubak Madalenetako jaien aurreko boxeo ekitaldia burutuko du gaur

Kategoria gabe 2012-07-14 | 0

Paco Bueno klubak, urtero bezala, Madalenetako aien aurretik ospatzen duen boxeo ekitaldia antolatu du gaur 20:30ean Beraungo frontoian dagoen gune balioaniztunean, futbol zelaiaren ondoan. Bi borroka ‘neoprofesional’ ikusi ahal izango dituzte bertara azaltzen direnek: Jon Nagore eta Fernando Suarez, Paco Bueno klubekoak, Gasteizko Yakoba eta Zaragozako Josuren aurka neurtuko dira, hurrenez-hurren. Beste hainbat norgehiagoka izango […]

Continue Reading 0

Bigarren eskuko azoka antolatu dute iganderako Zumardian

Kategoria gabe 2012-07-13 | 0

Hilero hirugarren igandean ohikoa den bezala, uztailaren 15ean, goizean, Zumardian instalatuko den bigarren eskuko gauzen azokaz gozatzeko aukera izango da. Azoka horretan artikulu ugari aurkitu ahal izango dira, hala nola jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elementuak eta bildumazaleentzako antzinako piezak. Gamon Zumardia berriro ere duela hainbat urte Errenterian arrakasta handiz egiten ari den ekimen honen eszenatoki […]

Continue Reading 0

Fanderiako pilotalekua alokatzeko orduen zozketa egingo dute datorren astean

Kategoria gabe 2012-07-13 | 0

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du Fanderiako Udal Pilotalekua alokatzeko orduen zozketa egingo dela. Zozketa hau datorren 2012-2013 denboraldiari dagokio, hau da, 2012ko irailaren 1etik eta 2013ko irailaren 1era arte. Aipatu zozketa datorren uztailaren 18an, asteazkenean, arratsaldeko 20,45ean burutuko da, Fanderiako Pilotalekuan bertan, E.P.L.E.-k antolatuta. Era berean jakinarazi nahi da ezinbestekoa dela zozketara bertaratzea aipatu […]

Continue Reading 0
IMG_0166

Madalenetako programa ofiziala deskargatu Herri Biziatik

Kultura | Madalenak 2012-07-13 | 3

Madalenak hasteko aste eskas bat besterik ez da falta eta ekitaldi sortaren egitaraua argitaratua atzo aurkeztu zuten Udaletxean. Astelehenetik aurrera Udalatxeko atarian banatuko da egitaraua, 10:00etatik aurrera, baina irrikari eutsi ezin diozutenentzat Herri Bizian programa jada eskuratu dezakezute pdf formatuan eta baita poltsikoko esku orria ere.

Continue Reading 3
IMG_0211

Madalenetako programa eta kartel ofiziala aurkeztu ditu gaur Udalak

Kultura | Madalenak 2012-07-12 | 0

Madalenetako programaren aurkezpen ofiziala egin dute gaur Udaletxean alderdi politiko guztietako ordezkariak bildu dituen agerraldi batetan. Bertan, jaien kartela, egitaraua eta poltsikorako esku-orria aurkeztu dituzte. Irune Balentziaga Kultura zinegotziak jaiak “berdintasunean, aniztasunean eta errespetuan” gozatzeko deia egin du eta ospakizunen prestakuntzan parte hartu duten pertsona guztiek “ilusio handiarekin” lan egin dutela esan du. Honen harira, […]

Continue Reading 0