ota

TAOko txartelak berritzeko epea urtarrilaren 9tik otsailaren 9ra izango da

Kategoria gabe 2013-01-04 | 0

Urtero bezala, errenteriarrek aukera izango dute TAOko txartela izateko. Horretarako Iztieta auzoko Irun kalea 8, behera joan beharko dute urtarrilaren 9tik otsailaren 9ra. Bulegoak astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara nahiz larunbat goizetan egongo dira irekita. Lehen autoa 47,10 € ordainduko da urtean, bigarrenetik aurrera bakoitzean % 50 eko igoera aplikatuko da. Txartela eskuratzeko, […]

Continue Reading 0
erregeak

Errege kabalgata koloretsua izango da

Kategoria gabe 2013-01-03 | 0

Urtero bezala, aurten ere Errege Kabalgata ederra izango du Errenteriak. Unai Unsuain Gaztedia zinegotziak APYMCA IG Telleri, Eureka Dantza Taldea eta Jaitoki Furius konpartsarekin batera, gaur aurkeztu du aurtengo Errege Kabalgata. Unsuainek adierazi duenez, lehen aldiz “Elkarteei irekia den batzorde batek hartu ditu antolakuntza eta erabakien ardura”. Urrian hasi dira bilerak egiten, eta orain arte […]

Continue Reading 0
errenteria2

Errenteriarrak pozik euren bizi kalitatearekin

Kategoria gabe 2013-01-02 | 0

Errenteria 2025 Plan Estrategikoaren baitan IKEI enpresak egindako Herritarren Perzepzio Inkestak datu esanguratsu asko utzi ditu. Guztira, Errenteriako 400 etxetan galdetu dute, % 5 eko errore tartearekn, 2012ko urriaren 8tik 19ra, eta egileen arabera datuak “fidagarriak” dira oso. Honela, errenteriarren %85,1 entzat Errenteria “Bizitzeko hiria” da, eta 0tik 10erako eskala batean, 7,7ko puntuazioa ematen diote atal honetan. […]

Continue Reading 0
gaztaino

TAO zerbitzua Gaztaino auzora eta Tomas Lopez kalera zabalduko da

Kategoria gabe 2013-01-02 | 0

Errenteriako Udalak Gaztaño auzoko eta Tomas Lopez kaleko (1-15 zk.) bizilagun guztiei jakinarazi nahi die leku horietan TAO sistema abian jarriko dela 2013ko urtarrilaren 7an; hau da, hurrengo astelehenean. Hori dela eta, 15 eguneko epea izango da aparkatzeko baimen txartela tramitatu ahal izateko. Horrekin batera, jakinarzi dute, bi leku horietako txartelekin, Erdialdeko 1 Eremuan ere […]

Continue Reading 0
2025prentsaurrekoa

Parte hartze zabala Errenteria 2025 Plan Estrategikoaren lehen fasean

Kategoria gabe 2012-12-31 | 0

Plan Estrategikoa bideratzen ari den IKEI enpresako Javier Larraya eta Maria Lopez teknikariak eta Julen Mendoza herriko alkateak Errenteria 2025 Plan Estrategikoaren lehen fasearen balorazioa egin dute Torrekua eraikinean. Azaldu dituzten datuen artean, parte hartze zabala azpimarratu dute: 490 herritarrar izan dira 9 batzordeetan, eta 26 bilkura egin dituzte azaroaren 12tik abenduaren 13ra. Bilerez gain, […]

Continue Reading 0
bidegorria2

Bidegorria, Zumardian barrena

Kategoria gabe 2012-12-24 | 0

Argiterian led farola berriak jarri eta gero, Errenteriako Udala lan gehiago egiten ari da Zumardia, Batzokia zena, eta Agirre Lehendakaria guneetan, etorkizunean espazio osoaren berrantolaketa integralari ekiteko. Bi hilabete iraungo dute lanek, eta guztira 183.904,10 €-ko aurrekontua dute (BEZ barne). Hauek dira abian dauden lanak: Nafarroa etorbidearen ertz osoan bidegorriaren jarraipena osatzea: Zumardian, Batzokia zenean […]

Continue Reading 0
Trafiko mozketak egun hauetan

Trafiko mozketak egun hauetan

Kategoria gabe 2012-12-21 | 0

Sasoi honetan ohikoa denez, kalean egin ohi diren ospakizunak direla eta, herritarrei eragiten dieten hainbat trafiko mozketa eta desbideratze egitera behartuta gaude: Datorren larunbatean, hilak 22, 18etatik 19etara Biteri, Xenpelar eta Foru Plazako trafikoa desbideratuko dugu. Beti bezala, Segundo Izpizua-Juan de Olazabal-Biteri eta Andoni Korta-Maria de Lezo kaleen arteko guratzaketetan izango dira. 24an 18:00etatik 21:00etara […]

Continue Reading 0
2013ko aurrekontuak onartu zituzten atzoko plenoan

2013ko aurrekontuak onartu zituzten atzoko plenoan

Kategoria gabe 2012-12-21 | 0

2012ko azken Udalbatzaren Ohiko Bilkuran 2013rako aurrekontuak onartu ziren, Bildu eta Ezker Anitzaren aldeko botoekin (9), PSE eta EAJren abstentzioarekin (10) eta PPren kontrako botoekin (2). Gai zerrendan zeuden gainontzeko puntu guztiak ere onartu zituzten. Herri Bizian aurrekontuen azalpen xeheagoa egingo dugu datozen egunetan.

Continue Reading 0