Rock%20Kontzertua%20DEF

Kontzertu maratoia azaroaren 17an, EMTEk antolatuta

Kultura 2012-11-12 | 0

Errenteriako Musika Taldeen Elkarteak eskaintza bikaina antolatu du larunbat honetarako: kontzertu maratoia. Herriko zortzi musika taldek alaituko dute arratsaldea eta gaua 19:00etatik aurrera. Karpa bat ere jarriko dute, euria egiten badu ere. Hona joko duten musika taldeen zerrenda: 19:00 – T.DINOX 19:45 – KORUMBA 20:45 – DRAKKEN 21:45 – 2DAION 23:00 – BOOGIE VAN 24:00 […]

Continue Reading 0
Errenteria_02_StoTomas.jpg

San Tomas egunean postuak jartzeko eskaera epea azaroaren 16an amaituko da

Kategoria gabe 2012-11-12 | 0

  Eskaerak udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dira, Kulturgunean (Alfonso XI kalea) jaso daitekeen eredua erabiliz. Eskaerarekin batera instalatu nahi den postuaren krokisa aurkeztu, neurri eta ezaugarriak adierazi behar dira. Gai honi buruz estabadaitzeko datorren azaroaren 19an, 19:30ean, bilera bat egingo da Merkatuzarreko balioanitz gelan (Pablo Iglesias, 3). Ezinbestekoa da eskaera egin duten guztiak bilerara bertaratzea.

Continue Reading 0
MALANDAIN 6

Malandain Ballet Biarritzen entsegu publikoa Errenteria Hiria Kulturgunean

Kategoria gabe | Kultura 2012-11-12 | 0

Kukai dantza taldeak antolatuta, Errenteriako Udala eta Errenteria Musikal Musika eta Dantza eskolaren laguntzarekin, Malandain Ballet Biarritzeko taldea, bere azken lana eraskutera dator beste behin ere Errenteriara. Honakoan “Une dernière chanson” (azken abesti bat), Frantziako errenazimentu garaiko musikan oinarritutako dantza koreografia sortu du, Thierry Malandainek. Emankizuna azaroaren 21ean izango da, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturuneko 2. solairuko entsegu gelan. […]

Continue Reading 0
filmlaburrakkartela

Gaurtik Errenteria Hiria film laburren lehiaketa

Gazteria | Kultura 2012-11-09 | 0

Hemen duzue gaurtik aurrera ospatuko den Errenteria Hiria film laburren lehiaketaren programa. Saioak Niessen zinematan izango dira 19:30etan. Sarrera dohainik izango da. AZAROAK 9 EL VENDEDOR DE HUMO (6 MIN) ISMALIA (15 MIN) MI PAPA ES DIRECTOR DE CINE (4 MIN) CARTA A SASHA (15 MIN) DAISY CUTTER (6,41 MIN) SOMBRAS DE BARRIO (8,48 MIN) […]

Continue Reading 0
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Talde polita bildu zen Merkatuzarren Errenteriako Hondakinen Batzordea abian jartzeko

Aholku kontseiluak | Bidearen Bidean | Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna | Kategoria gabe 2012-11-09 | 0

Atzokoan, adin, iritzi eta auzo ezberdinetako pertsonak elkartu ziren Merkatuzarren Errenteriako Hondakinen Batzordearen lehen bileran, guztiek puri-purian dagoen gaiari heltzeko gogoz. Izan ere, hiritarrekin eta hiritarrentzako hausnarketa, iritzi trukaketa eta eztabaida-gune izan asmo du batzorde honek. Sentsibilizazio, heziketa eta kontsumo-ohituren aldaketa beharrezko direla jakinik, taldeko kideek argi adierazi zuten, egungo egoera berean jarraitzea ezinezkoa dela, […]

Continue Reading 0

Udalak Berdintasun Planaren ebaluaketa bilerara gonbidatzen ditu hiritarrak

Berdintasuna 2012-10-31 | 0

Errenteriako udalak 2008-2012 urteetarako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana egin eta martxan jarri zuen. Planean jaso ziran urte horietan zehar genero-desberdintasunak desagerrarazteko egin beharreko jarduerak eta ekintza positiboak. Dagoeneko Planaren iraunaldia amaitzear dago eta Planaren ebaluaketa egin eta hurrengo urteetarako erronkak definitu beharrean gaude. Horretarako, hausnarketa saio batera gonbidatu nahi zaitugu. Saio honetan Errenteriako Udalak […]

Continue Reading 0

Ingurumen Aholku Kontseiluak lan-taldetan parte hartzeko gonbidapena zabaldu du

Jasangarritasuna 2012-10-30 | 0

Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluak (IAK) udalerriko ingurumen hobekuntza bilatzen duen partaidetza-organoa da. Bere sorreratik hondakinen gaiaren inguruan lanean jardun badu ere, organo honetako kideek, pausu bat gehiago eman eta lan-esparrua zabaltzea erabaki dute, ingurumenari lotutako beste gai batzuk jorratzeko. Horretarako, IAKren barnean honako bost lan-mahaiak sortu dira: – Hondakinak – Kutsadura – Energia – Landa […]

Continue Reading 0

Fiare Banku Etikoarekin bat egin du Errenteriak

Udal komunikabidea 2012-10-30 | 3

Errenteriako Udalak, udalbatzarrean bilduta adostutakoaren arabera, Fiare Banku Etikoaren bazkide bilakatu da partizipazio sozial bat erosiz. Partizipazio hau, 1800 eurokoa, kooperatibaren kapital sozialerako da eta horrela Errenteriako Udalaka bankuaren asanbladan boto bat izango du. Juan Garibi Fiareko kideak eta Julen Mendoza alkateak sinatu dute akordioa. Bideo honetan ikusi ditzakezute sinadura ekitaldiko irudiak eta Errenteriako Fiare […]

Continue Reading 3

Autobus ordutegi bereziak eta aparkaleku gehiago Santu Guztien Egunean

Udal komunikabidea 2012-10-29 | 0

Santu guztien eguna dela eta, Udaltzaingoak jakinarazi nahi du trafikorako eta aparkatzeko hainbat neurri hartu direla. Urriaren 30etik azaroaren 1era arte, erabaki da Egiburuberri industrialdeko sarreran, hilerriaren ondoan, errailetako bat kotxeak aparkatzeko prestatzea, adierazitako egunetan hilerri aldera doazen kotxeek aparkatu dezaten. Autobusek 1ean ordutegi berezia izango dute, honakoa: Xenpelarretik irteerak: 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara […]

Continue Reading 0