Surf eta piraguismo ikastaroak udalekutan

Gazteria 2012-05-18 | 0

Errenteriako udal gaztelekuek antolatzen dituzten jardueretan, uztailean zehar, bi ikastaro izango dira. Aurrenekoa piraguismokoa izango da, eta uztailaren 3tik 6ra izango da, arratsaldeko ordutegian. Ikastaroan hainbat piragua mota erabiliko dira, eta, azken egunean Bidasoa ibaian zehar jaitsiera gauzatuko dute. Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa izango da. Bigarrena surf ikastaroa izango da, uztailaren 17tik 20ra, goizeko ordutegian. […]

Continue Reading 0

Liztor asiarra Errenteriara heldu da eta tranpak jarri dituzte hedatu ez dadin

Jasangarritasuna 2012-05-17 | 3

Errenteriako Udalak liztor asiarraren hedapena mugatu eta kontrolatzeko tranpak ipini ditu herriko hainbat lekutan. Helburua erreginak harrapatzea da, kabiak egiteko sasoian baidaude. Errenteriako Euskaltegian kabi hauetako bat antzeman eta kendu dute. Kabi hauetan 1.500 liztor bizitzera heldu daitezke. Orain arte 40 liztor asiar baino gehiago harrapatu dituzte udal zerbitzuek. Liztor hauek 2004an heldu ziren Txinatik […]

Continue Reading 3

Mikelazulok Eztena jardunaldiak antolatzeko lantaldeak osatzeko deia egin du

Kultura | Partehartzea 2012-05-17 | 0

Mikelazulo Kultur Elkarteak, aurtengo ekainean, azken hiru urteetan bezala, Eztena izeneko jardunaldiak antolatuko ditu Errenteria- Oreretan. Antzerki-dantza ikuskizunak dira ekimen hone ardatz.  “Ikasi eta hazten jarraitzeko gogoz gabiltza beti eta aurten, lan zehatz eta sakonagoa egite aldera, jaialdiaren antolaketan hiru lantalde sortu ditugu”, azaldu dute elkartetik. 1 . SORTZAILEAK. Zein lan mota gonbidatu nahi diren, […]

Continue Reading 0

Kirol nutrizioari buruzko hitzaldia, bihar

Kirola 2012-05-17 | 0

Maiatzaren 18an, ostiralean, 17,30ean Galtzarabordako Udal Kiroldegian hitzaldi bat izango da kirol nutrizioari buruz, udal kirol instalazioetako abonu orokorra duten guztiei bideratua. Hitzaldia Serviocio SL enpresaren kirol teknikaria den Ruben Reyes-ek emango du. Serviocio SL Fanderia eta Galtzarabordako udal kirol instalazioetako enpresa adjudikazio-hartzailea da. Aurreikusita dago hitzaldiak 45 minutuko iraupena izatea. Hitzaldian kirolari bati onura […]

Continue Reading 0

Koldo Mitxelena beka eskuratzeko eskakizun epea zabaldu du Udalak

Kultura 2012-05-16 | 0

Errenteriako Udalak “Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren” hamaikagarren edizioa aurkezten du bizitza osoa euskara ikertzeko lanean eman zuen Koldo Mitxelena filologo errenteriarraren omenez. Bi urtetik behin ematen den beka honen helburua da euskal kulturari buruzko ikerketa oro har eta bereziki gure herriaren kulturari buruzko ikerketa sustatu eta bultzatzea. Bekaren iraupena: 12 hilabete. Diru kopurua: 6.010 euro. […]

Continue Reading 0

Madalenak 2012 antolatzeko jai-batzordearen bigarren bilera ostiralean izango da

Kultura | Partehartzea 2012-05-16 | 0

Aurtengo Madalenen antolakuntza ahalik eta partehartzaileen izateko helburuarekin, Udalak jai-batzordearen bigarren bilerarako deialdia zabaldu du. Bilkura hau maiatzaren 18an izango da, ostirala, arratsaldeko 17:30ean Xenpelar Etxean. Gure herriko jaiak antolatzeko interesa duten talde eta herritar guztiak deituta daude. Jai Batzordearen lana Madalenetan diru hori non eta zertan erabilikoi den erabakitzea izango da, bai diru-laguntzeei dagokienean, […]

Continue Reading 0

“Una Jornada Particular” antzezlan ezaguna Errenterian ikusteko sarrerak salgai

Kultura 2012-05-15 | 0

Asko izan dira 1977 urteaz geroztik Una giornata particolare filmean oinarrituta egin diren antzezlanak. Filme honen gidoia Maurizio Conztanzo, Ruggero Maccari eta Ettore Scolak idatzi zuten eta azken honek zuzendu. Sophia Loren izan zen produkzio arrakastatsu honen protagonista, garaiko beste hainbat aktore ezagunekin batera. Oraingoan La Pavana konpainia valentziarraren eskutik ikusi ahal izango dugu antzezlan […]

Continue Reading 0

Udal kirol instalazioetako jarduerak ezagutarazi nahi dituzte “abonatuaren orduarekin”

Kirola 2012-05-15 | 0

Udal kirol instalazioetan antolatzen diren jarduerak ezagutzera emateko asmoz, Errenteriako Udal Kirol Patronatuak, Serviocio SL-rekin lankidetzan, “abonatuaren orduaren” hurrengo klasea antolatu du. Klase hori “CROSS FIT”-ekoa izango da eta maiatzaren 19an, larunbatean, bi txandetan emango da. Lehenengo saioa 10,30ean izango da eta bigarrena, berriz, 11,30ean. “Cross Fit”-eko klase bat emango da Fanderiako zelai artifizialean (euria […]

Continue Reading 0