Errenteriak Eleak Mugimenduaren mozioa onartu zuen udalbatzarrean (bideoa)

Udal antolamendua | Udal komunikabidea 2012-06-29 | 1

Errenteriako Udalak aurtengo ekaineko osoko bilkura burutu zuen atzo.  Bost proposamen eta hiru mozio iragarrita zeuden. Gai-ordenaren lehenengo sei puntuetatik (ebazpenen berri ematea eta proposamen guztiak) soilik bigarrenak eragin zuen eztabaida: PSEek San Marko eta Añarbe mankomunitateetan ordezkariak aldatzeko aurkeztutako proposamena. Puntu honetan, Bilduk talde honetako Luisma Díez eta Errenteriako Ezkerrako Jose Manuel Ferradas zinegotziek […]

Continue Reading 1

Errenteriako Udalak landaguneko postontziak eta bideak zaharberrituko ditu

Kategoria gabe 2012-06-29 | 0

Errenteriako Udalak landagunearen hobekuntza lanak burutzen ari dela jakinarazi du gaur. Mendi eta Ingurumeneko udal arlotik gogoratu dutenez, legealdiaren hasiera-hasieratik gobernu taldeak esparru honetan hainbat hobekuntza egiteko konpromezua hartu zuen, eta helburu hau kontutan izan zen aurrekontuak egiterakoan, beharrezko ekimenak aurrera eramateko diru kopuru bat horretarako zehaztuz. Aurreikusitako ekime hauen artean, Errenteriako udal Mendi eta […]

Continue Reading 0
4866eu

Donosti Cup-eko hainbat partida Errenteriako zelaietan jokatuko dira

Kirola 2012-06-28 | 0

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi nahi du berriro ere, Errenteria, Donosti Cup-en, Donostian urtero udaldian ospatzen den oinarrizko futbolaren Torneo Ospetsuaren, egoitzetako bat izango dela. Aurreko urteetan bezala, Errenteriak 2 egoitza ditu, antolatzaileek Gipuzkoan dauden kirol instalazioen artean Fanderiako eta Beraungo Estadioak aukeratu baitituzte. Aurtengoa 21. edizioa izango da, eta bataz beste, 27 herrialdetako 390 […]

Continue Reading 0

Errenteriako udal ordezkaritza bihar Alemaniara doa Schondorf herriarekin senidetzea sinatzera

Kategoria gabe 2012-06-27 | 0

Julen Mendoza Errenteriako alkateak eta udal ordezkaritza batek Alemaniako Schondorf herrira bidaiatuko dute bihar bi udalerrien arteko senidetzea sinatzera. Horrela, Schondorf Errenteriarekin senidetze harremana duen bostgarren udalerria izango da, Frantziako Tulle, Portugaleko Lousada eta estatuko Monroy (Extremadura) eta Fuentepelayorekin (Segovia) batera. Alkateaz gain, Bilduko Luisma Diez, PSEko Jose Angel Rodriguez, PNVko Jose Ignacio Irastorza, PPko […]

Continue Reading 0

Errenteria, ‘Hiri solidarioa Alzheimerra duten pertsonekin’

Kategoria gabe 2012-06-26 | 0

Errenteriako Udalak Alzheimerra duten pertsonekin ‘Hiri solidarioa’ izatea erabaki du bere kezka adieraziz  gaixotasun honek osasun eta gizarte arloan eragiten duen arazoaren aurrean. Ekimen instituzional honekin Errenteriako Udalak adibide bat izan nahi du beste udalerri batzuentzako eta, bide batez, gaixotasun honen inguruko sentsibilizazioa eta gizartearen zein instituzio eta politikarien kontzientziazioa bultzatu. Alzheimerra dutenekin hiri solidarioa […]

Continue Reading 0

Alabergako Danborradaren irudien bila Errenteriako Seme-Alabak erakusketarako

Kategoria gabe 2012-06-25 | 0

‘Errenteriako Seme-Alabak’ argazki erakusketa urtero antolatzen da Xenpelar Etxean  errenteriarrekin eta gure herriaren historiarekin zerikusia duen gai bati helduz. Aurten erakusketa uztailaren 16tik 27ra burutuko da eta Alabergako Danborradaren ibilbidearen inguruan izango da. Udal Artxiboko irudiak erabiltzeaz gain, errenteriarrek gordeta dituzten argazkiak ere erabili nahi dira, erakusketa ahalik eta gehien aberasteko. Garratzitsua da jakitea bere […]

Continue Reading 0

Berdintasun Kontseiluak errenteriarrak alarde mistoan parte hartzera animatzen ditu

Berdintasuna 2012-06-25 | 0

Aurki ospatuko den Irungo Alardearen harira, Errenteriako Berdintasun Kontseiluak ondorengo adierazpena egin du: “Ekainaren 30ean Irungo Alarde publikoa ikusi ahalko dugu Iruneko kaleetatik harro desfilatzen. Harro egoteko arrazoiak badituztela uste dugu. 2011n Emakunde Saria jaso zuten Hondarribiko Alardearekin batera jaietan eta herrietako ospakizunetan emakumeek berdintasunean parte-hartzeko duten eskubidearen alde egin duten lanarengatik. 2012an, era berean, […]

Continue Reading 0
AntiRumor Errent 1 y 2_Página_2 (2)

Etorkinen inguruko ‘Zurrumurruen Aurkako Sarea’ eraikiko dute Errenterian

HerriLab | Kultura | Sareak 2012-06-25 | 0

Errenteriako SOS Arrazakeriak eta Kabia Espazio Kreatiboak gure gizartean pertsona etorkinen inguruan hara eta hona dabiltzan zurrumurru eta estereotipoez eztabaidatzeko mahai-inguru ireki bat antolatu dute asteazken honetan, ekainak 27, 19:00tan Kabian (Pontika auzoko Barandiaran Plazan). Egitasmo honen sustatzaileen arabera, “gero eta maiztasun handiagoarekin etorkinei mota guztietako jarrera berekoi eta bidegabeak leporatzen dizkieten elkarrizketak entzuten ditugu, […]

Continue Reading 0