Herri Biziak Madalenetako ekitaldiak gertutik jarraitzeko atal berezia sortuko du

Kultura 2012-07-12 | 0

Madalenetako jaiak geroz eta hurbilago dira eta Herri Bizian gure herriko ospakizunak gertu-gertutik jarraitzeko atal berezia sortuko dugu. Atal honetan jaietako programatutako ekitaldien jarraipen eskainiko dugu, hainbat bideo, elkarrizketa eta argazki zintzilikatuz. Bestalde, txupinazoaren egunean, uztailak 21, saio berezi bat egingo dugu 18:00tatik aurrera, webgunearen bitartez jarraitu ahal izango duzutena. Zuen parte hartzea, iruzkinak eta proposamenak […]

Continue Reading 0

Aholkulari juridiko baten lanpostua betetzeko deialdia egin du Udalak

Kategoria gabe 2012-07-10 | 0

Errenteriako Udalak aholkulari juridiko baten lanpostua betetzeko deialdia egin du. Hautagaitzak aurkezteko epea 2012ko uztailaren 10etik 24ra luzatuko da, biak barne. Eskabideak Udaletxeko Erregistroan utzi behar da. Dokumentu hauek, halaber, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Jardunbide Legeari buruzko 38.4 artikuluan aipatutako edozein erregistrotan aurkeztu ahal izango dira. Hemen ikusi dezakezute […]

Continue Reading 0

Landarbaso saileko trikuharriak balioztatzeko auzolandegiak

Kategoria gabe 2012-07-09 | 0

Kutxa Ekoguneak eta Zehazten Zerbitzu Kulturalak auzolandegi bat antolatu dute Landarbaso saileko 7 trikuharriak zaindu eta balioztazeko. Auzolandegi hau doan da eta pertsona helduentara zuzenduta dago. Uztailaren 16tik 31ra burutuko da, goizetan. Guztira 22 plaza daude eta izen-emate epea ostiralean amaituko da. Landarbaso lursailean zazpi trikuharri-arkitektura daude, aurre-historian eraikitakoak. Igoin-Akola Estazio Megalitikoaren monumentu multzoan kokatzen […]

Continue Reading 0
liztorra

Liztor asiatikoaren kabi gehiago antzeman dituzte Errenterian

Jasangarritasuna 2012-07-09 | 0

Errenteriako udal zerbitzuek jakinarazi dutenez, Lartzabaleko etxeetan listor asitikoaren kabia kendu dute iragan den astean. Dagoeneko Errenterian kentzen den hirugarren kabia da. Intsektu mota inbaditzaile hau bertako ekosistemarentzat kaltegarria da eta, horregatik, udal teknikariek herritarren arreta eta laguntza eskatu dute kabiak detektatzeko. Udaberriko lehen hilabeteetan liztor mota honek bere lehen habia egiten du, sagar baten […]

Continue Reading 0

Madalenetako lau omenduekin elkarrizketa

Kategoria gabe | Madalenak 2012-07-06 | 0

Mitxel Blanco ‘Txuri’, (Alabergako Danborradaren Zuzendaria gaur egun), Josetxo Ule (zuzendari ohia), Mila Urrutia (haur danborradako kudeatzailea) eta Maite Hernandez (bere bizitza guztian zehar auzo elkartearen eta danborradaren inguruan lan egin du) izango dira datorren hilaren 21ean txupinazioa botako dutenak. Haiekin izan gara eta beren sentimenduak eta danborradaren historia kontatu digute.

Continue Reading 0

Maddalen Sariak literatur lehiaketen irabazleak erabaki dituzte

Kultura 2012-07-06 | 0

Errenteriako Euskara Departamentuak aurtengo Maddalen sariak lehiaketako irabazleen zerrenda argitara eman du. Sari banaketa uztailaren 22an, 12:00etan Kulturgunean izango da. Irune Balentziaga Euskara Departamentuburuak irabazleak zoriondu nahi ditu eta irabazleekin batera etxeko  lagunak sari banaketa ekitaldira joatera gonbidatu. 1. MAILA Prosa 1. Saria:                                               Intza Brit Erzibengoa 2. Saria:                                               Maddi Asensio Cabrerizo 3. Saria:                                               Maddi […]

Continue Reading 0

Trafikoa moztuko dute astelehenean Touring etorbidean

Udal komunikabidea 2012-07-06 | 0

Datorren astelehenean, Nasipa enpresak aurreikusita du Touring etorbidean  etxebizitzetako obretan,  Ertzaintzaren aurrean, instalatutako garabia eraistea. Goizeko 09:00etan hasiko dira eta ia egun osoan jardungo dute. Bidea erabat moztuko da eta biribilgunean eta igerilekuetan seinaleak jarriko dira.  Oiartzundik etortzen direnak, Erramun Astibia kaletik iritsi ahal izango dira, eta Santa Klara biribilgunera jaitsi Tomas kaletik zehar. Hiriko […]

Continue Reading 0
20120705_180128[1]

Madalenetako lau omenduak

Kategoria gabe | Madalenak 2012-07-05 | 0

  Mitxel Blanco ‘Txuri’, (Alabergako Danborradaren Zuzendaria gaur egun), Josetxo Ule (zuzendari ohia), Mila Urrutia (haur danborradako zuzendaria) etaMaite Hernandez (bere bizitza guztian zehar auzo elkartearen eta danborradaren inguruan lan egin du) izango dira datorren hilaren 21ean txupinazioa botako dutenak. Haiekin izan gara, eta laister argitaratuko dugu haiei egindako elkarrizketa.

Continue Reading 0