ander_eta_yul

‘Ander eta Yul’ filmeak 80ko hamarkadako Errenteriara eramango du ikuslea ostegunean Kabian

Kultura 2012-09-04 | 0

Kinokabia zine emanaldi sorta irekiaren azken proiekzioak, ‘Ander eta Yul’ filmea, 80ko hamarkadaren bukaerako Errenteriara eramango du ikuslegoa osteguneko 22:00tan, Kabia Espazio Kreaktiboan (Barandiaran Plaza). Gainera, Angel Amigo, filme honen filmaketan parte hartu zuen  ekoizle errenteriarra bertan izango da ere. Garai haietako Errenteriako kale eta txoko ezagunak antzemango dituzte ikusle errenteriarrek bi protagonisten istorioa ezagutzen […]

Continue Reading 0

Errenteriako Ingurumeneko Aholku Kontseiluak herriko hondakinen kudeaketaren egoerari helduko dio

Jasangarritasuna | Partehartzea 2012-09-03 | 0

Errenteriako Ingurumeneko Aholku Kontseiluak herriko hondakinen kudeaketaren egoerari helduko dio asteazkenean, irailak 5, 19:00tan Madalen kaleko Xenpelar Etxean burutuko duen bileran. Modu berean, Errenteriako hondakinen inguruko prozesu publiko eta parte hartzailearen egutegiaz hitz egingo da. Kontseilua iragan den ekainaren 6an Portu zen mota anitzetako 23 elkarteen parte hartzearekin (ekologistak, mankomunitateak, auzo elkarteak, alderdi politikoak…). Bere […]

Continue Reading 0

Deskontuak izango dira Udal Kiroldegietan urteko azken lauhilekorako

Kirola 2012-08-31 | 0

Serviocio SL enpresak Galtzarabordako Kiroldegiaren eta Fanderiako Udal Igerilekuen instalazioak kudeatzen ditu Errenterian eta 2012ko azken lauhilekorako harpidedun berriak erakartzeko “Metamorfosis” izeneko kanpaina jarri du abian, oporraldiaren ondoren herritarrak aktibatzeko xedearekin. Serviociokoek azaldu dutenaren arabera, irailean harpidetza egiten dutenek matrikula osoaren deskontua izango dute, nahiz eta alde hori Serviocio S.L.ren gain izango den. Gisa horretan, […]

Continue Reading 0

Kabihandiak tailerrak hasi dira parte-hartze maila handi batekin

Auzolana | Gazteria 2012-08-29 | 0

Buruhandiak egiten ikasteko ‘Kabihandiak’ ekimen irekiaren lehen saioak arrakasta handia izan du: 78 pertsonek eman dute izena haur eta gurasoen artean. Gaur burutu da bigarren saioa eta bihar arratsaldeko 16:30ean burutuko da hirugarrena Kabia Espazio Kreaktiboan (Barandiaran Plaza). Itziar Bandres atrezzista errenteriarra tailer honen dinamizatzailea da eta bideo honetan ekimen hoini buruzko informazioa lehen eskutik […]

Continue Reading 0

Jon Miner eta Intxixu Lotien Bandaren kontzertua eta mikrofono irekia Kabian ostiralean

Kultura 2012-08-29 | 0

Jon Miner eta Intxixu Lotien Bandaren kontzertua izango da ostiral honetan, arratsaldeko 19:00tan Kabia Espazio Kreaktiboan, Pontikako Barandiaran Plazan. Ondoren, emanaldia amaitu eta gero, mikrofono irekia edo ‘jam session’ bezala ezagutzen dena egongo da zabalik bapateko musikarekin. Entzuteko Jon Miner eta Intxixu Lotien Bandaren musika entxuteko jo  http://www.myspace.com/jonminer webgunera.

Continue Reading 0