Emakume elkarteetako karta txapelketaren irabazleak ezagutarazi dituzte

Herri Biziaren Bidean 2012-02-17 | 0

Aurreko ostiralean auzoetako emakume elkartekoek urtero antolatzen duten karta txapelketaren sari banaketa egin zuten. Kaputxinoetako emakume elkartekoek duten lokalean bildu ziran merienda egitera parte hartzaile guztiak eta nahi zuten emakumeek, guztira 80 bat emakume bildu zirelarik. Txapelketa urtarrilaren zehar jolastu dute eta aurtengo sarien irabazleak hurrengoak dira: BRISKA 1º Saria: Petra de la Fuente eta […]

Continue Reading 0
aisa ikastaroak

Etorkinentzat prestatutako euskara ikastaro laburrean izena emateko epea zabalik da

Euskara | Herri Biziaren Bidean 2012-02-17 | 0

Udaleko Euskara Departamentuak  euskara ikastaro laburra antolatu du herriko etorkinentzat, AISA ikastaroa, HABEren eta Eusko Jaurlaritzaren  laguntzarekin. Ikastaroa 16 urtetik gorako etorkinentzat antolatu da; bereziki, etorri berrientzat eta euskararekin orain arte harreman gutxi izan dutenentzat. Irune Balentziagak, euskara batzordeburuak, AISA ikastaroaren helburua etorkinei euskal kultura ezagutzen hasteko bidea eskaintzea dela adierazi du. Euskarazko oinarrizko kontu […]

Continue Reading 0
euskara logoa

Euskararekin loturiko jarduerentzako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik da

Euskara | Herri Biziaren Bidean 2012-02-16 | 0

Udal Euskara Departamentuak jakinarazi du zabalik dagoela euskararekin zerikusia duten 2012. urtean zehar burutuko diren jarduerei dagokien dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea. Eskatzeko Epeak: Saltoki eta enpresen errotulazioa (“Erosi Euskaraz”) eta web orriak: urte osoan. Urtero egiten diren jardueretarako : 2012ko martxoaren 11 arte. Jarduera puntualak: jarduera egin baino hilabete lehenago. Euskara ikasteko: irailaren 1etik urriaren 15era. […]

Continue Reading 0

Merka2sanmarcos bigarren eskuko merkatuan parte hartzeko aukera berria eskainiko da

Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna 2012-02-16 | 0

Sanmarko Mankomunitateak Merka2sanmarcos bigarren eskuko merkatuaren bosgarren edizioa antolatu duela jakinarazi du, hondakinen sorrera murrizteko eta prebenitzeko helburuarekin. Ekimen hau Errenteriako Zumardian martxoaren 25etik aurrera burutuko da. Mankomunitateak gaur egun erabiltzen ez ditugun gauza asko badirela gogorarazi du; esaterako, arropa, liburuak, jostailuak, kirol-materiala… Gehienak egoera onean daude; baina, hala ere, zaborretara bota edo kaxatan pilatzen […]

Continue Reading 0

Errenteriak Añarbeko erreserba forestala gehiago ez atzeratzeko eskatu dio Aldundiari

Jasangarritasuna | Landa garapena 2012-02-15 | 0

Errenteriako Ingurumen Departamentuak idatzi bat helarazi dio gaur Gipuzkoako Foru Aldundiari bilera bat eskatuz ingurumenaren aldeko hainbat gai tratatzeko, hauen artean Añarbeko erreserba forestalaren sorrera gehiago ez atzeratzeko eskakizuna. Jose Manuel Ferradas, Errenteriako Ingurumen zinegotziak, Julian Unanue Mendi eta Natura Inguruneko foru zuzendari nagusiari zuzendu zaio eskatutako bileraren gai ordena aurkeztuz. Jorratu beharreko puntuen artean […]

Continue Reading 0

Errenteriako langabetuek bere dekalogoa aurkeztu eta enkartelada bat egin dute Kutxabank-en kontra

Biziberritze ekonomikoaren Bidean 2012-02-13 | 2

Errenteriako langabetuen asambladak kontzentrazio bat burutu du gaur Herriko Enparantzan, astelehenero bezala, bere eskakizunak biltzen dituen dekalogoa aurkezteko eta, ondoren, enkartelada bat egin dute Kutxabank-en kontra krisiaren ondorioz bere etxeak ordaindu ez ditzazketen pertsonen kaleratzeak errefuxatzeko. Biteri kaleko Kutxaren aurrean kontzentrazioa eta ankartelada burutzen ari zirela Ertzaintzaren dozena erdi agente bertaratu dira eta bi langabetu […]

Continue Reading 2
SMS LEHIAKETA

Oarsoaldeko gazteek SMS lehiaketaren 6. edizioan parte hartzeko epea ireki da

Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Kultura 2012-02-13 | 0

SMS lehiaketaren 6. edizioa jada abian jarri da Oarsoaldeko Euskara Batzordearen eskutik, eta bertan parte hartu nahi duenak, otsailaren 9tik martxoaren 9ra bitarteko epea izango du zabalik. Parte-hartzaileek honi loturiko mezu bat idatzi beharko dute SMS bidez: zure gustuko abeslariak diskoan eskaintza bat idatziko dizula esango balizu, zer jartzea gustatuko litzaizuke? Nahi adina mezu bidali […]

Continue Reading 0

Berdintasun Kontseiluak indarkeria matxistari buruzko lege aurreproiektuaren aurkako manifestuarekin bat egin du

Berdintasuna 2012-02-13 | 0

Errenteriako Berdintasun Kontseiluak Indarkeria Matxistaren Prebentziorako eta Biktimak Artatu eta Erabat Oneratzeko Lege aurreproiektuaren kontra dauden hainbat erakunde feministen alde azaldu da eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera arbuiatzen duen manifestuarekin bat egin du. Lege aurreproiektu honen inguruan “ez da izan publizitate nahikorik, ez eztabaidarik eta ez herritarrek parte hartzeko modurik”, diote ostiralean Bilbon manifestua sinatzeko bildutako […]

Continue Reading 0