IMG_0117

Udala uholdeek Lartzabalen kaltetutako bizilagunekin bildu da

Bidearen Bidean | Bizitzeko espazioak 2012-04-04 | 1

Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez mantenuko zinegotziek bilkura egin dute Fanderiako Auzo Elkartean azaroko uholdeek kaltetu zituzten Lartzabalgo bizilagunekin. Bertan, Udalak haien egoera bideratzeko eman dituen pausuak azaldu dizkiete bilkurara azaldu diren 50 bizilagunei. Helburua uholderik berriz ez gertatzea da, eta horretarako soluzioak proposatzea. “Irtenbide bat baino gehiago izan ditzake egoerak” argitu du Luisma […]

Continue Reading 1

‘Errenteria Itsusia?’ doako bisita gidatuak antolatu dituzte gure herria ezagutzeko oporretan

Kultura 2012-04-03 | 2

Aste Santurako planik ez? Gure herriaren historia eta berezitasunak hobeto ezagutzeko aukera ezinhobea izan daitezke opor egunok, Errenteria Itsusia? izeneko eskaintza turistikoari esker. Lierni Gartzia gida profesionala da ekimen berritzaile honen kudeatzailea. Eskaintza turistiko honen helbura “herriko aisialdia, turismoa eta kultura sustatzea da, herria hobeto ezagutu eta Aste Santuan herrian gelditzen direnentzat aukera merkeak sortu […]

Continue Reading 2

Etxepare Institutuak Koldo Mitxelena eta Eduardo Chillida katedrak sortu ditu

Hezkuntza 2012-04-02 | 0

Etxepare Euskal Institutuak Koldo Mitxelena eta Eduardo Chillida katedra berriak sortu ditu. Lehena apirilaren 11n hasiko da Chicagoko Unibertsitatean, eta Ipar Amerikako unibertsitate-esparruan euskal ikasketak zabaltzea izango da bere helburua. Koldo Mitxelena Katedra Chicagoko Unibertsitateak duen Division of Humanities izeneko sailaren parte izango da, eta ikasturtero euskal irakasle ezagun bat joango da bertara lauhileko batez […]

Continue Reading 0

Udal ludotekek programazio berezia jarriko dute martxan Pazko Astean

Gazteria | Herri Biziaren Bidean 2012-04-02 | 1

Errenteriako Udal ludoteketan gauzatzen den jarduera programaren barruan Pazko Astearako programazio berezia prestatu da. Apirilaren 10etik 13ra , 11:30etik 13:00etara, 5 eta 12 urte bitarte diztuzten haurrek jarduera desberdinetan parte hartu ahal izango dute, hala nola jokoak, tailerrak eta abar. Sarrera doan izango da. Egun horietan auzoetako ludoteketan ez da jarduerarik izango, denak Merkatuzarren egingo […]

Continue Reading 1

Irrien Lagunak egitasmo partehartzaile eta hezitzailea abian da Oarsoaldean

Euskara | Herri Biziaren Bidean | Hezkuntza | Partehartzea | Sareak 2012-04-02 | 1

Errenteria, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo herritarren topaketa jendetsua izan zen pasa den astean Irrien Lagunak egitasmo partehartzaile eta hezitzaileari hasiera emateko. Errenteriako Merkatuzar izan zen bilgunea. Bertara ehun bat heldu eta 50 bat ume azaldu ziren eta denen artean ekimena gorpuzten hasi ziren, horretarako parte hartze prozesu bat zabalduz. Irrien Lagunak ekimenaren helburua ez da […]

Continue Reading 1
herribizia-bertikala

Herri Biziaren webguneak 4.000 bisitari baino gehiago izan ditu bere lehen hiruhilekoan

Bidearen Bidean | Udal komunikabidea 2012-04-02 | 0

Hiru hilabete pasa dira Errenteriako Udalak herribizia.errenteria.eus webgunea martxan jarri zuenetik eta, harrezkero, 4.000 bisitari ezberdin baino gehiago izan ditu. Webguneak haurtengo urtarrilean hasi zuen bere ibilibidea. Hilabete horretan 800 bisitari ezberdin jaso zituen, otsailan kopuru hau ia 1.400 pertona arte igo zen eta martxoaren amaieran 1.700 bisitarien muga gainditu zuen, 4.000ko kopuru totala gaindituz. […]

Continue Reading 0

XXV Txirrin Txarran gazteen jaialdia Errenterian ospatuko dute bihar

Gazteria | Herri Biziaren Bidean 2012-03-31 | 0

Gaztedi Txiki gazteen elkarteak antolatua, XXV Txirrin Txarran jaialdia ospatuko dute igandean Errenterian. Ekimen ludiko hau Astialdi Kristauen Federazioak bultzatzen du eta urtero herri ezberdin batetan burutzen da. Nahiz eta larunbatean Belabaratz aterpetxean prestaketa lanak eta kontzertuak programatuta dauden, egitarau nagusia igandekoa izango da. Goizean San Markosera mendi martxa bat antolatu dute eta eguna aurrera […]

Continue Reading 0

Milaka lagunek bat egin dute grebaren aldeko manifestaldiekin Errenterian

Etorkizunaren Bidean 2012-03-30 | 0

Milaka lagunek bat egin zuten atzo sindikatu eta eragile sozialek Errenterian grebaren alde deitutako mobilizazioekin. Manifestaldi nagusia milaka pertsonek osatu zuten. Herriko Plazatik abiatu ziren arratsaldeko 19:00tan, Zumardia zeharkatu zuten, ondoren Iztietako auzotik pasa ziren eta Biteri kaletik hasiera puntura bueltatu ziren. Sindikatu, Oarsoaldeko langabeen, feminista eta gazteen erakundeen ordezkariek grebaren balorazio positiboa egin zuten.  […]

Continue Reading 0

Elkarretaratzea egin zuten atzo Niessenen Tolosako emakumearen hilketa matxista errefusatzeko

Berdintasuna | Herri Biziaren Bidean 2012-03-28 | 0

Igande iluntzean Tolosan izan zen gertakaria larria dela eta, Errenteriako talde feministek, emakume-taldeek eta Berdintasunerako Kontseiluak eta hamarna herritarrek Niessengo merkataritza-gunean elkarretaratzea burutu zuten. Ekitaldi honekin Caridad Rodriguez Arrietaren familiari ekartasuna adierazi nahi izan diote eta indarkeria matxista salatu.

Continue Reading 0