Mahai teniseko klub berria sortu da Errenterian

Kirola 2012-06-04 | 0

Errenterian Mahai Tenis klub berria sortu dela jakinarazi du Udal Kirol Patronatuak, “Club Deportivo Pontika Orereta de Tenis de Mesa” izenekoa. Egiten dituzten jardueren berri emateko asmoz, ate irekiko jardunaldi sorta bat antolatu dute. Jardunaldi horiek ekainean egingo dira, larunbatero, 10:00etatik 13:00etara Beraungo Auzo Elkartearen egoitzan. Argibide gehiago behar izanez gero deitu 617.769.949 telefono zenbakira. […]

Continue Reading 0
DSC01363

Beira Artistikoaren I. Jardunaldiak Errenterian izango dira datorren astean

Kategoria gabe 2012-06-01 | 0

Beira Artistikoaren I. Jardunaldiak Errenteriako Merkatuzar gunean ospatuko dira ekainaren 4tik 10era. Beira topaketa hauen helburua beiraren eskulangintza zabaltzea eta sustatzea da, bai ea hura erabiltzea ere, ez bakarrik apaingarri gisa, praktikan ere bai, materialaren ezaugarriak kontuan hartuta. Hala azaldu dute gaur eskainitako prentsaurreko batean Errenteriako Udaletxean Artiola artisau elkarteko kideek, ekimen hau bultzatzen dutenak, […]

Continue Reading 0
IMGP6074

Errenteriako talde politikoek Oiartzungo Garbigunea bisitatu dute

Jasangarritasuna 2012-06-01 | 0

Errenteriako hainbat udal talde politikoen ordezkariek Oiartzunen kokatutako Garbigune berria bisitatu dute, orain dela hilabete bat martxan jarri zena San Markoko Mankomunitateak biltzen dituen herriei zerbitzua emateko. Julen Mendoza Errenteriako alkatea, Luisma Diez eta Jose Manuel Ferradas Hirigintza eta Ingurumeneko zinegotzi errenteriarrak hurrenez hurren, eta PPko Jose Maria Herzog zinegotzia izan ziren bisitan, asteazkenean burutu […]

Continue Reading 0

Madalenak 2012: Herritarrek erabakitzen dute

Partehartzea 2012-05-31 | 3

Bideo honetan errenteriarrek Madalenak 2012 antolatzeko helburuarekin eratutako jai-batzordean nola parte hartu duten ikusi dezakezute eta prozesu parte-hartzaile berri honen inguruan zer deritzoten. Hiru bilkura eta hainbat eztabaida eta iritzi-sorta elkarbanatu eta gero, Jai Batzordea iritsi da Madalenetarako erabakia adostera. Horren arabera, erabaki da: – Uztailaren 21ean, herri bazkaria antolatzea Kabia Espazio Kreaktiboan. Bazkariaren ondoren, […]

Continue Reading 3

Emakumeen hiru kirol-talde esponsorizatzeko deialdia egin du Berdintasun Kontseiluak

Berdintasuna 2012-05-31 | 0

Bigarren urtez, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak martxan jarri du 2012-2013 denboraldian emakumeen hiru kirol-talde esponsorizatzeko deialdia. Ekimen honen azken xedea kirolarekiko emakumeen motibazioa indartzea da eta horretarako ezinbestekoa da, besteak beste: · Emakumeek kirola egiterako garaian aukera berdinak izatea eta beraz, desabantailarik ez izatea. · Emakumeek egindako kirola ikustaraztea eta sozialki ikuskizuna dela aitortzea. · Emakumeei, […]

Continue Reading 0
kirolak

Oarsoaldean udaran izango den kirol eskaintza aurkeztu dute

Kirola 2012-05-31 | 0

Oarsoaldea osatzen duten lau herrietako (Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteria) Kiroletako zinegotziek prentsaurreko bat eskaini zuten atzo Errenteriako Udaletxean eskualdean udaran izango diren kirol jardueren eskaintza aurkezteko. Agerraldian udaran Oarsoaldea guztian antolatuta dauden kirol jarduerak biltzen dituen esku orria aurkeztu zuten. Herri bakoitzaren kirol eskaintza erakusteaz gain beharrezko informazio guztiarekin (ordutegiak, txandak, prezioak…), orri honek […]

Continue Reading 0

Laikotasunaren aldeko adierazpenak aurrera egitea ekidin dute PSE, PP eta EAJren bozkek

Udal komunikabidea 2012-05-30 | 2

Errenteriako Udaletxean atzo izandako udalbatzarrean Bilduk eta Errenteriako Ezkerrak aurkeztutako laikotasun instituzionalaren aldeko adierazpenak ez zuen aurrera egin gainontzeko taldeen kontrako bozka jaso eta gero. Puntu honek batzarreko eztabaida bizienak eragin zituen. Guztira, plenoko gai-ordenean, lau proposamen eta bi mozio zeuden. Hoietariko lehenengoa Errenteriako Udalak eta Fiare Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatzearen aldeko ekimena zen, kreditu-kooperatiba bat […]

Continue Reading 2