Udalak San Marko zabortegia ixteko bigarren fasea onetsi du

Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean 2012-01-04 | 0

Errenteriako Udalak bere onespena eman dio San Marko zabortegia itxi eta berreskuratzeko proiektuaren bigarren faseari, azpiegitura honen behin-betiko klausura eta ingurugiro naturalaren onbideratze lanak has daitezen. Udalaren baimenak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kontseilariordetzak egindako eskaerari erantzuten dio, azken hauxe baita zabortegia ixteko beharrezkoak diren fase ezberdinak bideratzeko ardura duen erakundea. Zabortegi hau 1970. hamarkadan jarri zuten […]

Jarraitu irakurtzen 0

Euskadiko Aurresku eta Doinu Zahar txapelketen irabazleek bere sariak Errenteriako herriari emango dizkiete

Kultura 2012-01-03 | 0

Nagore Indakoetxea eta Aitor Arrieta errenteriarrek, V. Doinu Zahar eta XXXI. Euskadiko Aurresku txapelketen aurtengo irabazleak hurrenez-hurren, beren sariak Errenteriako herriari opatuko dizkiete ostegun honetan. Sarien harrera udaletxean ospatuko den ekitaldi batetan burutuko da arratsaldeko 17:30tan. Bertara, bi irabazleetaz gain, Errenteriako alkatea, Julen Mendoza, Kultura zinegotzia, Irune Balentziaga, eta pasa den azaroaren 26an txapelketa hauek […]

Jarraitu irakurtzen 0
IMG_0517

Erabaki estrategikoak, akordioak eta partehartzea seihileko lanaren ardatz

Bidearen Bidean | Etorkizunaren Bidean | Partehartzea | Plan estrategikoa 2011-12-23 | 0

Gaur goizean egindako prentsa agerraldian, Udal gobernuak Legegintzaldi honetako lehen seihilekoaren lanaren balantzea aurkeztu du. Hona hemen aurkeztu diren puntu garrantzitsuenak: “Legegintzaldiko lehen sei hiletako lanaz Udal Gobernuak egiten duen balantzea Sarrera: Udal Gobernutik ohikoa bihurtu nahi dugu herritarrei gure lanaren balantzeak eta errepasoak helaraztea. Horregatik deitu zaituztegu agerraldi honetara, egiten ari garenaren berri herritarrei […]

Jarraitu irakurtzen 0

Legegintzaldiko lehen sei hiletako lanaren balantzea, bihar

Bidearen Bidean | Etorkizunaren Bidean | Plan estrategikoa 2011-12-22 | 0

Bihar aurkeztuko du Udal gobernuak legegintzaldi honetako lehen seihilekoan egindako lanaren balantzea. Julen Mendoza alkateak adierazi duenez, ohitura izango da, kudeaketaren gardentasunaren bidean, Udal gobernuak egindako lanaren errepasoa eta balantzea publikoki egitea. Aurrerapen gisa, Mendozak azaldu du azpimarratzekoa dela “minorian dagoen gobernu bat izanda,  Udal gobernuak eta oposizioak jakin izan dugula erabaki estrategikoetan erantzukizunez jokatzen”. […]

Jarraitu irakurtzen 0

Aurrekontuak onartu dituzte, aurkako boturik gabe

Bidearen Bidean | Biziberritze ekonomikoaren Bidean 2011-12-20 | 0

Gaur onartu dira 2012rako aurrekontuak. Aurkeztu den proposamenari baiezkoa eman diote Bildu eta Errenteriako Ezkerra taldeek (9 boto guztira), eta abstentzioa hautatu dute PSE-EE (7 boto), EAJ (3 boto) eta PP (2 boto) alderdiek. Julen Mendoza alkateak eskertu egin die oposizioko alderdiei erantzukizunez jokatu izana. Errenteriako Ezkerrako ordezkari Jose Manuel Ferradasek “aurrekontu onak” direla azaldu […]

Jarraitu irakurtzen 0
Zinegotziak aurrekontuen aurkezpenean

Udal Aurrekontuen proposamenaren aurkezpena Reina aretoan

Bidearen Bidean | Biziberritze ekonomikoaren Bidean 2011-12-18 | 0

        Reina Aretoan Julen Mendoza Alkateak, Jon Txasko (Bildu) eta Jose Manuel Ferradas (Errenteriako Ezkerra) zinegotziekin batera 2012ko Udal Aurrekontuen proposamena aurkeztu du. 45 herritar izan dira entzuten. Aurreko aurrekontuekiko, hauek izan dira diru partidetan igoera nagusiak: Ingurumena + %142 Berdintasuna + %20,8 Gizarte Zerbitzuak + %6,6 Kultura eta Hezkuntza + %6,5 […]

Jarraitu irakurtzen 0