Irrien Lagunak ekimen parte hartzaileak harrera ederra izan du Oarsoaldean

Euskara | Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Hezkuntza | Kultura | Oarsoaldea 2012-03-12 | 0

Irrien Lagunak egitasmo herrikoi, hezitzaile eta parte hartzailearen aurkezpena burutu dute azken asteotan Oarsoaldeko udalerrietan eta, ekimen honen bultzatzaileek (Irrien Lagunak Kluba eta Sorguneak Ikertegia) ondorengo balorazioa egin dute jendartean izan duen harreraz: “Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenaren aurkezpenek oso erantzun ona jaso dute herritarren partetik. Lezo, Errenteria, Pasaia eta Oiartzunen azken bi asteetan egin dira […]

Jarraitu irakurtzen 0

Igandeko Txakurkrosa ikustera doazen garraioen sarbidea mugatuko dute ingurumena babesteko

Herri Biziaren Bidean | Kirola 2012-03-09 | 0

Errenteriako Udaltzaingoak igandean herrian burutuko den Txakurkrosa dela eta martxan jarriko dituen neurriak jakinarazi ditu. Hauen artean, proba ikustera doazen garraioen sarbidea mugatuko dutela iragarri dute ingurumena babesteko helburuarekin. Neurri hau hartzeko erabakia proba honek eduki duen hazkundea eta partaide zein ikusle kopuruaren igoeraren ondorio da, guzti honek eragin handia baituelako Aiako Harria Parke Naturalaren […]

Jarraitu irakurtzen 0

Errenteriak gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko konpromezua berretsi du

Berdintasuna | Herri Biziaren Bidean 2012-03-08 | 1

Hona hemen Errenteriako Udalak Emakumeen Nazioarteko egunaren harira kaleratutako komunikatua: Martxoak 8, Emakumeon Nazioarteko eguna ospatzen dugun honetan, Errenteriako Udalak gizon eta emakumeen arteko benetako aukera-berdintasuna lortzeko lanean aritzeko dugun konpromisoa berretsi nahi dugu eta bide horretan, dinamika desberdinak garatzea, ezinbesteko konpromisoa da. Aintzat hartu nahi ditugu ere, mugimendu feministak eta emakumeen elkarteen mugimenduak zein […]

Jarraitu irakurtzen 1

Prebentzio teknikari berria kontratatzeko deialdia ireki du Udalak

Bidearen Bidean | Udal antolamendua | Udal komunikabidea 2012-03-08 | 0

Errenteriako Udaleko Giza Baliabideen Sailak jakinarazi duenez, deialdi honen xedea prebentzio teknikari lanpostua denboraldi batez betzea da, hots, lanpostua behin-betikotasunez bete arte edo, beharrezkoa ez delako ikusten bada, amortizatzea erabaki arte. Baldintzak (besteak beste): • 16 urte beteak edukitzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin maximoa pasa gabea. • Honako titulua edukitzea edo hori eskuratzeko eskubideak […]

Jarraitu irakurtzen 0

Gizarte Zerbitzuei dagozkien lanak egiten dituzten elkarteek diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da

Etorkizunaren Bidean 2012-03-07 | 0

Errenteriako Gizarte Zerbitzuetako Sailak 2012. urterako gizarte zerbitzuei dagozkien ekintzak burutzen dituzten elkarteei diru-laguntzak emateko epea zabaldu du. Eskaerak 2012ko apirilaren 2a arte aurkeztu ahal izango dira. Deialdiaren oinarriak jasotzeko hiru bide eskaini ditu sailak: • Errenteriako Udaleko Gizarte Zerbitzuak Sailean, Santa Klara, 18 – behean. • Posta elektronikoa erabiliz, bbravo@errenteria.net helbidera eskariak zuzenduz. • […]

Jarraitu irakurtzen 0

Egoera fisikoa baloratzeko zerbitzu berria jarri dute martxan Fanderiako polikiroldegian

Herri Biziaren Bidean | Kirola 2012-03-06 | 0

Martxoan Fanderiako Kiroldegiko instalazioetan zerbitzu berri bat jarri da martxan, hain zuzen ebaluazio antropometrikoa eta egoera fisikoaren ebaluazioa egitea. Zerbitzu hori beren egoera fisikoa zein den jakin nahi duten kirolari guztiei zuzendua dago. Hasierako ebaluazio bat egin ondoren (gorputzaren IMC masa indizearen kalkulua, tentsioa eta bihotz taupaden frekuentzia,…) hainbat test egingo dira, erresistentzia, indarra eta […]

Jarraitu irakurtzen 0