Langabetuek bilera “positiboa” izan dute alkatearekin eta autofinantziatuko direla jakinarazi dute

Biziberritze ekonomikoaren Bidean 2012-03-01 | 0

Errenteriako Langabetuen Asanbladaren ordezkaritza bat Julen Mendoza alkatearekin bildu zen atzo beren egoerari buruz hitz egiteko eta eskakizun batzuk mahai gainean jartzeko. Rafa Lorente asanbladaren kideak azaldu duenez, langabetuek egoitz bat izateko lokal baten beharrari buruz eta garraio publikoetan deskontuak izateko aukerari buruz hitz egin dute eta bilkura “positiboa” izan da eta giro onean burutu […]

Jarraitu irakurtzen 0

Oarsoaldeako kirol zerbitzuak batzeko proba martxan jarri dute

Herri Biziaren Bidean | Kirola | Oarsoaldea 2012-02-29 | 0

Oarsoaldea eskualdeko Errenteria, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo udalek eskaintzen dituzten kirol zerbitzu batzuk partekatzeko aukera aztertzearren, martxoan proba bat egingo dute udal horien instalazioetan. Ekimen berri hau asteartean jakinarazi zuten eskualdeko lau herrietako Kirol zinegotziek, Amaia de Esnarriaga (Pasaia), Jose Manuel Ferradas (Errenteria), Oihan Tello (Oiartzun) eta Luis Garrido (Lezo), Pasai Donibanen eskainitiako prentsaurreko batetan. […]

Jarraitu irakurtzen 0

Mari Carmen Marquezen familiaren kaleratzearen inguruko batzordea eratzea onartu du Errenteriako Udalak

Bidearen Bidean | Udal antolamendua 2012-02-29 | 2

Aho batez onartu dute Errenteriako Ezkerra udal taldeak Mari Carmen Marquezen familiaren kaleratzearen aurka aurkeztu duen mozioa. Jose Manuel Ferradasek kaleratzeen kontua “arazo soziala” dela garbi utzi nahi izan du, eta hori baieztatzen duten hainbat datu eman ditu: “Une honetan 135.000 familia dira antzeko egoera baten magalean daudenak”. “Udalak bere elkartasuna adierazi eta gauzak beste […]

Jarraitu irakurtzen 2
DSC_0082

Udalekuetara joateko izen emate epea zabalik da

Gazteria | Herri Biziaren Bidean 2012-02-28 | 0

Errenteriako Udalak urtero antolatzen dituen udaleku eta kanpamenduetara joateko izen emate epea zabaldu du martxoaren 9a arte. Horretarako, interesatuak Merkatuzarren kokatutako Gazte Informazio Bulegotik pasa beharko dira astelehentik ostiralera goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00tatik 19:00tara (ostiral arratsaldez itxita egongo da bulegoa). Unai Unsuain Gazteria zinegotziak azaldu duenez, haurten abuztuko txanda desagertuko da oso eskakizun […]

Jarraitu irakurtzen 0

Pontikako lurzoruetako kutsaduraren garbiketari ekingo dio Udalak

Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna 2012-02-27 | 2

Errenteriako Ingurumen zinegotziak, Jose Manuel Ferradas, Udaletxeak Pontikako ibarreko lurzoruen kutsadura garbitzeko aurreikusten dituen ekimenen berri eman du. Gaur egun lurperatuta eta degradatuta dagoen Masti ubidearen zaharberritzea da Udalaren helburua. Ekimen hau udal ingurumen politikaren lehentasunetara batzen da, bioaniztasunaren kontserbazioan, energia berriztagarriak, jasankortasuna, herritarren parte hartzean edota hondakinen sorreraren prebentzioan kokatzen direnak. Zinegotziaren arabera, proiektu […]

Jarraitu irakurtzen 2

Errenteriako autobusetan Lurraldebus txartela erabiltzeko akordioa aurkeztu dute

Herri Biziaren Bidean | Mugikortasuna 2012-02-24 | 2

Errenteriako autobus zerbitzuetan Lurraldebus txartela erabiltzeko akordio berria aurkeztu dute gaur Unai Erroitzenea Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko zuzendariak eta Jon Txasko Errenteriako Ogasuna, Gizarte Zerbitzuak, Trafiko eta Garraio zinegotziak. Garraio zinegotziak Errenteriako Udaletxean gaur eskainitako prentsaurrekoan zehaztu duenez, hasierako inbertsioa 100.000 eurokoa izango da eta urtero beste 45.000 euro sartuko dira udal aurrekontuetan Lurraldebus txartelaren […]

Jarraitu irakurtzen 2