
Emakumeen Etxeak indarkeria matxistei buruzko hirugarren mahai-ingurua antolatu du
III. Berdintasun Plana egiteko prozesuan, eta indarkeria matxisten ardatzean ekarpenak egiteko, bi mahai-inguru antolatu ziren 2020ko azaroan eta abenduan, planaren bi helburu lantzeko. Oraingo honetan Errenteriako Udalak ezagutu nahi ditu indarkeria matxistaren biktima izan eta bizirik atera diren emakumeei ematen zaien arreta hobetzeko udal-koordinazioaren inguruko esperientziak eta praktika onak. Bestetik, Mahai-ingurua urtarrilaren 19an, asteartea, izango […]

Astelehenean hasiko da matrikulazio kanpaina eta herriko ikastetxe publikoek haien hezkuntza eskaintza aurkeztu dute
Ezkerretik eskuinera: Itziar Ostolaza, Hezkuntza Azpisaileko zinegotzi ordezkaria; Leire Zarra, Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko zuzendaria; Pili Sesen, Bizarain Ikastolako zuzendaria; Sara Herranz, Cristobal Gamon Ikastetxeko zuzendaria. • Matrikulazio kanpaina urtarrilaren 18tik 29ra bitarte izango da (biak barne) eta hiru ikastetxeek ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte. Herriko hiru ikastetxe publikoetako zuzendariek, hau da, Bizarain Ikastola, Cristobal […]

Habian!-eko ehungintza sortzaileen lanak, Jantziaren Zentroan ikusgai
Saioa Matxain, Anne Gajate eta Ruben Pantiga ehungintza sortzaileak Habian! hazitegiko egoiliarrak dira. Bertan ezagutu dute elkar, eta erakusketa zabaldu dute Jantziaren Zentroan haien lanekin. ’Egunsentia: Torrekuatik diseinatzen’ izeneko proposamena da, hiru diseinatzaile gazteek Habian! hazitegian lantzen ari diren proiektuen erakusle. Erakusketan Idoia Lizeaga bitxi diseinatzaile eta lore maistrak kolaboratzaile gisa parte hartu du, Kapitain-etxean […]

2021eko Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkezteko epea, zabalik
Errenteriako Berdintasunerako Azpisilak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, hamaikagarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu. Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua, etab.) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi dira, […]

Oarsoaldeko Euskal Eskola Publikoaren aldeko Plataformatik hezkuntza sare publikoaren aukera ezagutzera animatu dituzte herritarrak
Aurten urtarrilaren 18an hasiko da matrikulazio kanpaina, eta Oarsoaldeko ikastetxe publikoetako hezkuntza komunitateetatik dei bateratua egin dute herritarrak anima daitezen ezagutzera eskaintzeko daukatena. Oarsoaldeko Euskal Eskola Publikoaren aldeko Plataformako kideek adierazi dute hezkuntza publikoaren aukera oso zabala da Oarsoaldean, haurreskoletatik hasi eta Lanbide Heziketaraino, eta sare hori osatzen duten ikastetxe guztiek kalitatezko hezkuntza eskaintzen dutela. […]

Matrikula zabalik dago Errenteriako udal euskaltegian
Euskararen A1, A2, B1, B2 eta C1 mailako tituluak lortzeko azterketak prestatzeko ikastaroen matrikula irekita dago, berriro ere, Errenteriako Udal Euskaltegian. Astean bost edo hamar orduko ikastaroak dituzte. Eskolak goizean, arratsaldean eta gauean dira. Ikastaro hauek hainbat hobari eta ordainketa-salbuespen dituzte. Esaterako, langabetuek matrikula doan izango dute. Gurasoek, berriz, %50 ordainduko dute eta, esan bezala, […]

Errege egunean ere Iztieta pasealekuan aparkatu ahal izango da
Errenteriako udaltzaingoak baimena emango du Iztieta pasealekuan aparkatzeko urtarrilaren 6ean 7:00etatik 22:00etara. Zehazkiago, ibaiaren ondoan berariaz ezarri dute gunea eta behar bezala seinaleztatu dute. Oinezkoak etxadiaren ondoan pasatu ahal izango dira. Autoa aparkatuko dutenek bidegorria eta anbulategiko langileentzako erreserba errespetatu beharko dituzte.

248 PCR proba negatibo eta 4 positibo Jasokundearen Parrokian ospatutako hileta-elizkizunaren ondorioz egindako baheketan
Atzo osteguna, abenduak 31, Osakidetzak PCR probak egiteko dispositiboa antolatu zuen Reina Aretoan 09:00 – 14:00 ordu tartean. Bertan joan den abenduaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, Errenteriako Jasokundearen parrokiako hileta-elizkizunera joan ziren pertsonei egin zitzaizkien probak. Gaur Osakidetzak publiko egin ditu baheketaren datu ofizialak hauek direlarik emaitzak: 252 proba behin betikoak. 248 proba negatibo. 4 proba […]

Oiartzo Ikastolako Eguberriko Topaketa ospatu da
Iazko ikasturtean batxilergoa bukatu zuten 92 ikasleei ekitaldi xumea eskaini zaie Oiartzo batxilergo-ikastolako Eguberriko Topaketa ospatu zen abenduaren 23 ilunabarrean Niessen aretoan; aurten COVID-19agatik, ikasleekin bakarrik, irakasle eta familiarik gabe. Oiartzo Ikastolako zuzendari eta lehendakariak eman zioten hasiera ekitaldiari, iaz ikasketak bukatu zituzten ikasleei zorionak emanez, etorriko direnei ongietorria eginez, irakasle eta langile taldea eskertuz […]