Euskadiko Aurresku eta Doinu Zahar txapelketen irabazleek bere sariak Errenteriako herriari emango dizkiete

Nagore Indakoetxea eta Aitor Arrieta errenteriarrek, V. Doinu Zahar eta XXXI. Euskadiko Aurresku txapelketen aurtengo irabazleak hurrenez-hurren, beren sariak Errenteriako herriari opatuko dizkiete ostegun honetan.

Sarien harrera udaletxean ospatuko den ekitaldi batetan burutuko da arratsaldeko 17:30tan. Bertara, bi irabazleetaz gain, Errenteriako alkatea, Julen Mendoza, Kultura zinegotzia, Irune Balentziaga, eta pasa den azaroaren 26an txapelketa hauek antolatu zituzten Alkarkide musika eta dantza taldeko kideak azalduko dira.

Modu honetan, Indakoetxea eta Arrietak sari hauen irabazleek daukaten tradizioari jarraibidea ematen diote, sari oroigarriok beren jatorrizko udal herriei urte batez emanez, txapelketen hurrengo edizioa ospatu arte.