Errenteriak Doinu Zahar eta Euskadiko Aurresku txapelketetako sariak jaso ditu

Kultura 2012-01-05 | 0

Nagore Indakoetxea eta Aitor Arrieta errenteriarrek, V. Doinu Zahar lehiaketaren eta XXXI. Euskadiko Aurresku txapelketen aurtengo irabazle gazteak hurrenez-hurren, Errenteriako herriari eman dizkiete gaur beren garaikurrak.

Sarien harrera ekitaldia Udaletxean izan da; bertan bildu dira Indakoetxea eta Arrieta Julen Mendoza Errenteriako alkatearekin eta hari eman dizkiote Tomas Murua eskultoreak sortutako bi garaikurrak. Honekin batera, beren jaioterriari bi sari hauek emateko aukera izateak ematen dien poz handia adierazi diote.

Alkateak, bere aldetik, bi gazteak zoriondu ditu eta, sariak jaso ostean, Errenteriako bi dantzarik txapelketa hauek irabazi izana ohore bat dela azpimarratu du.

Ekitaldi honetan pasa den azaroaren 26an txapelketa hauek antolatu zituzten Alkarkide musika eta dantza taldeko kideak izan dira ere. Hauek azaldu dutenez, irabazleek sari oroigarriak beren jatorrizko udal herriei urte batez emanen dizkiete, lehiaketen hurrengo edizioa ospatu arte.

Herri bereko dantzari batek hiru urtez segidan irabazten baditu sariak bere jaoiterrian behin betiko geratu daitezkela argitu dute.

 

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna