Udalak eta herritarrek auzo batzarren balorazio positiboa egiten dute

Errenterian auzo batzarren prozesu partehartzaileari buruzko balantze positiboa egin zuten atzo burututako bilera batetan Udaleko ordezkariek eta auzo elkarteetako hainbat ordezkarik.

Hirigintza Zinegotzia Luisma Diezek azaldu duenez,  jendeak jarrera proaktiboa erakutsi du bileran eta modu egokian hartu du parte. Herritar partehartzaileen arabera bileraren giroa egokia izan da eta aurrerapausoak eman dira udal kudeaketa herritarrei zabaltzeko bidean.

Bilera hau aurreko hilabeteetan zehar auzuneetan bizilagunen eta udal karguen artean antolatutako 15 batzarren fruitua da. Guztira 1.500 perstonek hartu zuten parte ekimen hauetan, bere inguruan ikusten zituzten gabezia eta beharren berri emanez modu zuzenean.

Honi esker, Udalak “herriaren erradiografia orokor bat” lortu du herritarren beharrak zuzenean ezagutuz, Diezek aipatu duenez. Honen bitartez, aurrekontuak eta udal kudeaketa egiteko orduan oso erabilgarria izan da.