Ehunka bizilagunek bere babesa adierazi diote bere etxea galtzeko zorian dagoen Beraungo familiari

Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean | Partehartzea 2012-01-23 | 0

Ehunka bizilagunek  Beraun auzoan burututako kalejira batetan hartu zuten parte atzo Mª Carmen Marquez eta bere ahaideei, etxea erakunde finantzari baten menpe galtzeko arriskuan bizi direnak, bere babesa adierazi eta bizi duten egoera larria salatzeko.

Erakunde ugari ere batu ziren mobilizaziora: Stop Deshaucios plataforma, Erlontzi Emakume Erakundea, Oarso babes taldea eta Beraungo Bizilagun Elarteak martxan bertan izan ziren bere haserrea adierazteko familia honek bizi duen egoeraren aurrean.

Mª Carmenek bi seme dauzka eta bere etxea saldu eta alokairu batetan sartu behar izan zen bere gurasoek hartutako 172.000 euroko rehipoteka ordaintzen ahalegintzeko. Gurasoek sei seme-alaba dituzte eta hauetako bati bere zorrak kitatzen lagundu nahi zioten.

Emakume honen ahaleginak ez zuen ordea ezertarako balio izan Kutxak, orain Kutxabank, gurasoen etxearekin geratu baita bere balioaren %60agatik eta gainera, komunikabideek jasotzen dutenez, 200.000 euro eskatzen dizkio Mª Carmeni zorra oraindik ez dela kitatu, honek interesak dituela eta gastu judizialak egon direla argudiatuz.

Gurasoen egoera oso zaila da ere, 73 eta 75 urteko bikotea baitira eta elbarritasunak pairatzen dituzte, ziurtagiriz bermatuta.

Manifestaldia Pablo Sorozabal Plazatik abiatu da eta Kutxabank-ek auzoan duen bulegora zuzendu da, Maurizio Ravel kalean kokatuta, eta bertan kontzentrazio bat egin dute.

Errenteriako Ezkerra udal taldeak manifestaldira batu da, oso garrantzitsua deritzolako herritarren erantzuna eta atzoko mobilizazioa “etorkizunean jarraibidea eduki behar duen pausoa da, etortzear dauden beste askoren lehena, horrela bankuek egiten dituzten kaleratzeen gehiegikeria ekiditzeko eta hauek bere helburua lortu ez dezaten.

No comments yet.

Utzi erantzuna