Errenterian datorren astearteko osoko bilkuran jorratuko den gai zerrenda

Bidearen Bidean | Udal antolamendua 2012-01-27 | 0

1. Udalbatzak 2011ko azaroaren 26an eginiko ohiko bilkurari dagokion aktaren irakurketa eta onespena, bidezkoa bada.

2.- Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak (2011ko 1261 zk.tik 1299 zk.ra, biak barne, eta 2012ko 1 zk.tik 58 zk.ra, biek barne), Zinegotzi-ordezkariek (2011eko 1825 zk.tik 1902 zk.ra, biak barne eta 2012ko 1 zk.tik 158 zk.ra, biek barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Proposamena: “Errenteriako Udalaren Ingurumenaren Aholku Kontseiluaren Udal Araudia”-ren hasierako onarpena.

4. Proposamena: “Gipuzkoako Lurralde Historikoko garraio publikoko tarifak bateratzeko sistema ezartzearren Lankidetzarako Protokolo Orokorra” onartzea.

5. PSE-EEren udal taldearen mozioa, “Atez Ateko” zabor-bilketa sistemari buruzkoa.

6. PSE-EEren udal taldearen mozioa, 2011ko Foru Funtsa Finantzatzeko aurreikusitako likidazio negatiboa itzultzeari buruzkoa.

7. Errenteriako Ezkerra eta Bildu udal taldeek aurkezturiko mozioa, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra ixteari buruzkoa.

8. BILDU, PSE, PNV, PP eta Errenteriako Ezkerra taldeek amiantoaren biktimei buruz aurkezturiko mozioa.

9. Errenteriako Ezkerrak eta O.E. BILDUk aurkezturiko mozioa, Gipuzkoako azpiegiturako obra handiak gelditzeko.

10. BILDU eta PSE-EEk Kutxabankeko ordezkaritzari buruz aurkezturiko mozioa, Errenteriako udaleko Udalbatzak onartzeko.

11. PSE-EEren mozioa, haur jaio berrien bidegabeko jabetza edo arauz kontrako adopzioak egiteagatik.

12. Galdera-eskariak.

No comments yet.

Utzi erantzuna