Errenteriako eskola publikoetan matrikula egiteko epea gaur zabaldu da

Errenteriako lau eskola publikoetan, Koldo Mitxelena, Gamon, Beraun Berri eta Langaitz Ikastola, 2012-2013 ikasturterako matrikulatzeko epea gaur hasi eta otsailaren 10ean amaituko da.

Errenteriako Kultura eta Hezkuntzako zinegotzia, Irune Balentziaga, lau eskolen zuzendariekin bildu zen pasa den astean prentsaurreko bat egiteko. Agerraldi honetan ikastetxe guztien eskaintza D ereduan dela azpimarratu zuen. Modu berean, denek eskola garraioak, jangelak eta goiz-haurtzaindegiak badiuztela azaldu zuen, eta diru-languntzak eskatu daitezkeela ere.

Eskolak barrenetik ezagutzeko aukera ere badago. Ate irekietako jardunaldiak antolatu dituzte zentro guztiek: Langaitz Ikastolan otsailaren 3an izango dira, arratsaldeko 17:00tatik 18:30etara; Koldo Mitxelenan astelehenetik ostegunera 16:30tatik 17:30etara; eta Gamon ikastetxean jardunaldiak astelehen, astearte eta asteazkenean izango dira 16:30tatik aurrera. Beraun Berrin interesa dutren gurasoekin bilerak burutuko dituzte.