Inauteriek eta Santa Agedak markatuko dute otsaileko Kultur Agenda

Kultura 2012-02-03 | 0

Inauteriak eta Santa Agedako ospakizunak izango dira Errenteriako otsaileko Kutur Agendaren ardatz.

Lehenengo astean literatur solasaldietara azaltzeko aukera izango dugu udal liburutegian. Hilaren 4ean Santa Agedako koplak entzungo dira herrian zehar. Ikus-entzuneakoak ere bere espazioa izango du, Mikelazulo elkarteak dokumentalak proiektatuko baititu zine txiroko zikloaren barruan.

Bigarren astean hainbat musika ekitaldi burutuko dira,  txitu dianak eta dantza ekimenak, eta kaldereroek inautieriak iragarriko dituzte bere ontzi eta lapikoak astinduz.

Ondoren, hirugarren astean, inauterietako jaiek eta konpartsek herria musikaz, kolorez eta humorez beteko dute.

Gainera bi erakusketa bisitatu ahal izango dira Xenpela Kultur Elkartean; lehenengoa Holokaustoari buruzkoa eta bigarrena hanka eta ahoarekin lan egiten duten margolarien obren ingurukoa.

Kuktur agenda guztia Errenteriako Udalaren webgunean dago eskuragarri.

No comments yet.

Utzi erantzuna