Euskararekin loturiko jarduerentzako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik da

Udal Euskara Departamentuak jakinarazi du zabalik dagoela euskararekin zerikusia duten 2012. urtean zehar burutuko diren jarduerei dagokien dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea.

Eskatzeko Epeak:

  • Saltoki eta enpresen errotulazioa (“Erosi Euskaraz”) eta web orriak: urte osoan.
  • Urtero egiten diren jardueretarako : 2012ko martxoaren 11 arte.
  • Jarduera puntualak: jarduera egin baino hilabete lehenago.
  • Euskara ikasteko: irailaren 1etik urriaren 15era.
  • UEU eta EHUrako: matrikulazioa irauten duen bitartean.

Eskabideak, behar bezala beteak, Errenteriako Udaletxeko Erregistroan aurkeztu beharko dituzte interesatuek.