Ahoarekin eta oinarein margotutako arte lanak Xenpelar Kultur Exean

Aho eta oinarekin margotzen duten margolarien elkartearen eskutik arte erakusketa bat dago ikusgai martxoaren 2a arte  Errenteriako Xenpelar Kultur Etxean.

Aho eta oinarekin margotzen duten margolarien elkartea 1957. urtean sortu zen, Erich Syegmann-ek eta Europako 8 herrialdetako ahalmen urriko artista talde txiki batek elkarri laguntzeko erakunde bat fundatu zutenean. Espainian ere 1957. urtean fundatu zen, Stegmann Manuel Parreñorekin harremanetan hasi zenean.

Erakundearen helburu nagusia zen artista horien lanak merkaturatzea, jatorrizko margolanak egutegi, zoriontzeko txartel, eta laminetan erreproduzituta, baita liburuak irudiztatzea ere. Ekimen horren emaitza mundu mailako arte mugimendua sortzea izan zen, eta gaur egun 74 herrialdetan dago presente, eta 800 artista inguru biltzen ditu.

Elkartearen kideen xedea da beren ahalegin eta lanetik ateratzea bizimodua, jendeak beren obren kalitatea onartu eta errekonozituta. Beren diru iturri bakarra aho edo oinarekin margotutako jatorrizko obren erreprodukzioa egiten duten produktuak saltzea da (txartelak, egutegiak, laminak, liburuak, …)