Eltze Igandean Iñude eta Artzaien konpainiak erdiguneko kaleak alaituko ditu

Urtero bezala, datorren igandean, otsailak 26, 12:00etan “Iñude eta Artzaiak” ohiko desfilea egingo da erdiguneko kaleetan zehar. Desfilea Orereta Ikastolak antolatzen du.

Arratsaldean, 17:30etik aurrera, Inauterietako konpartsek erdiguneko kale eta plazetan desfilatzeko aukera izango dute, beren koreografia eta jantzi landuak erakutsiz.

Emanaldiak Biteri eta Maria Lezo kaleetan eta hainbat plazatan, hala nola Koldo Mitxelena, Foru plaza, Xabier Olaskoaga, eta Herriko plaza eta Gamon zumardian egingo dira.

Desfile hau antolatu da joan den iganderako aurreikusita zegoen Inauterietako konpartsen desfilea, eguraldi txarra zela eta, bertan behera gelditzean hurrengo egun batean egitea erabaki zelako.

Desfilea egin ahal izateko otsailaren 26an (igandea) Biteri eta Maria Lezo kaleak itxi egingo dira.

Eremu horretan bizi diren herritarrei gomendatzen zaie egun horretan ibilgailuak bertatik ateratzeko.