Datorren Udalbatzarrean jorratuko den gai zerrenda

Datorren otsailaren 28an, arratsaldeko 18:30tan, Udaletxeko osoko bilkuran eztabaidatuko diren gaiak honakoak  izango dira:

GAI ZERRENDA

1. Udalbatzak 2011ko abenduaren 20an eginiko ohiko osoko bilkurari eta 2012ko otsailaren 10ean eginiko ezohiko osoko bilkurari dagozkien aketen onespena, bidezkoa bada.

2. Ebazpenen berri ematea: Alkatearenak (59 zk.tik 133 zk.ra, biak barne), Zinegotzi-delegatuenak (159 zk.tik 312 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak.

3. Proposamena: Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioan baja ematea.

4. Berri ematea, Idazkari nagusia lanpostuari buruzko merezimendu bereziak Errenteriako Udalaren 2012ko lanpostuen zerrendan sartzeko.

5. Proposamena: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errenteriako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena Errenteriako herri barneko garraioa Txartel Bakarrean integratzeko.

6. Errenteriako Ezkerra udal taldearen mozioa, Mari Carmen Márquez Pérez familiaren kaleratzea gelditzeko eskatuz.

7. Galdera-eskariak.