Erlojuaren aurkako batelen estropada bat antolatu dute iganderako Errenterian

Martxoaren 4an (igandea) 12,00etatik aurrera Hibaika Arraun Elkarteak Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin antolatutako “Probintzia mailako Ligarako balio duen Estropada” egingo da.

Estropada hau Oiartzun ibaian burutuko da, Zumardiko zubitik Iztietako pasealekuaren bukaeraraino. Estropada erlojuaren aurkako modalitatean egingo da.