Gizarte Zerbitzuei dagozkien lanak egiten dituzten elkarteek diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da

Errenteriako Gizarte Zerbitzuetako Sailak 2012. urterako gizarte zerbitzuei dagozkien ekintzak burutzen dituzten elkarteei diru-laguntzak emateko epea zabaldu du. Eskaerak 2012ko apirilaren 2a arte aurkeztu ahal izango dira.

Deialdiaren oinarriak jasotzeko hiru bide eskaini ditu sailak:

• Errenteriako Udaleko Gizarte Zerbitzuak Sailean, Santa Klara, 18 – behean.

• Posta elektronikoa erabiliz, bbravo@errenteria.net helbidera eskariak zuzenduz.

• Udalaren web orrialdean: www.errenteria.net. Atala: Berriak → Gizarte Zerbitzuak:Elkarteentzako dirulanguntzen deialdia 2012.

Eskabideak, behar bezala beteak, Errenteriako Udaletxeko Erregistroan  aurkeztu ahal izango dira astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.