Errenteriak gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko konpromezua berretsi du

Hona hemen Errenteriako Udalak Emakumeen Nazioarteko egunaren harira kaleratutako komunikatua:

Martxoak 8, Emakumeon Nazioarteko eguna ospatzen dugun honetan, Errenteriako Udalak gizon eta emakumeen arteko benetako aukera-berdintasuna lortzeko lanean aritzeko dugun konpromisoa berretsi nahi dugu eta bide horretan, dinamika desberdinak garatzea, ezinbesteko konpromisoa da.

Aintzat hartu nahi ditugu ere, mugimendu feministak eta emakumeen elkarteen mugimenduak zein emakume eta gizonen mugimenduak parekidetasuna lortzeko asmoz egindako lana.

Martxoaren 8a dela eta, emakumeen mugimenduaren ekimenak babestearen garrantzia azpimarratu behar dugu, ekimen hauen helburuak hurrengoak direlarik:

– Emakumeon partaidetza sozio politikoa eta elkarte-sarea sustatu, ahalbidetu eta babestea.

– Udal instituzioen eta herritarren arteko aliantzak sortzea, tokiko berdintasun politikak lantzeko.

– Tokiko berdintasun politikak sustatzeko orduan, emakumeok eta emakumeon edota feministon mugimendu antolatua funtsezko solaskideak direla onartzea.

Hortaz, Errenteriako Udalak, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak egiten duen lana zoriondu nahi du eta konpromisoa hartzen du mugimendu feminista edota emakumeon mugimendu antolatua sustatzeko, babesteko eta indartzeko, herriko bizitzan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ahalbidetzeko asmoz.

Bukatzeko, Errenteriako Udalak mugimendu feministak eta emakumeen taldeek antolatuko dituzten ekimen guztietara joateko deia luzatu nahi die herritar guztiei.