Prebentzio teknikari berria kontratatzeko deialdia ireki du Udalak

Errenteriako Udaleko Giza Baliabideen Sailak jakinarazi duenez, deialdi honen xedea prebentzio teknikari lanpostua denboraldi batez betzea da, hots, lanpostua behin-betikotasunez bete arte edo, beharrezkoa ez delako ikusten bada, amortizatzea erabaki arte.

Baldintzak (besteak beste):

• 16 urte beteak edukitzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin maximoa pasa gabea.

• Honako titulua edukitzea edo hori eskuratzeko eskubideak ordainduak izatea: ingeniari teknikoa, unibertsitate diplomatua, arkitekto teknikoa, hirugarren mailako lanbide heziketa edo baliokidea. Atzerriko titulazioaren bat izanez gero, titulu horren homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria eduki beharko da.

• Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzuaren Araudia onartzen duen 39/1997 EDren 37.2 artikuluan exijituriko prestakuntza edukitzea. Espezialitateak: Laneko Segurtasuna, Lanaren ergonomia eta psikosoziologia eta Industria Higienea.

• 3. hizkuntza eskakizunaren jabe izatea.

Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak, deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioarekin batera, Udaletxeko Erregistroan aurkeztu beharko dira. Eta horretarako azken eguna 2012ko martxoaren 23a izango da.

Oinarriak:

Argitaratuak izan dira 2012ko martxoaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Era berean, interesatuek eskura ditzakete Udaleko Informazio bulegoan (Herriko Plaza z/g) eta “errenteria.net” web orrialdean.