Hiriguneko azoka ibiltarian postuak aldi baterako esleitzeko lehiaketa ireki du gaur Udalak

Errenteriako hiriguneko Azoka ibiltarian postuak aldi baterako adjudikatzeko lehiaketa ireki du gaur Udalak. 2012ko martxoaren 2an ospatutako Gobernu Batzarraren akordioz Errenteriako erdialdeko merkatu txikiko saltokiak denboraldi baterako esleitzeko deialdia onartu zen eta baita ere deialdi horretarako Baldintza Agiriak ere.

Ezartzen da 15 egun naturaleko epea, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, lehiaketan parte hartzeko eskaerak aurkezteko.

Deialdia arautzen duten Baldintza agiriak lortu daitezke toki hauetan:

— Errenteriako Udaleko Tráfiko, Garraio eta Udaltzaingo Sailan Masti-Loidi Industrialdea, 2, 20100 Errenteria

— Udaleko Web orrian (www.errenteria.net)

Eskaerak orri normalizatuan eta behar den eran beteak, Errenteriako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu ahal izango dira, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluak ezarritako moduetako edozeinetan.