Udako Oporrak 2012 zozketaren emaitzak jakitera eman dituzte

Udako Oporrak 2012 zozketaren emaitzak jakitera eman ditu gaur Errenteriako Gazte Informazio bulegoa. Haurten ‘Txikiak’ eta ‘Udalekuak’ udako opor programetan parte hartzeko izena eman duten haur guztiek lortu dute plaza.

Beireko (Nafarroa) eta Lousadako (Portugal) kanpamentuetara joateko eskainitako 100 plazatara 257 gazte aurkeztu ziren eta, beraz, 157 erreserba geratu dira. Hemen ikusi dezakezute zeintzuk izan diren saritutakoak Beire eta Lousadarako eta erreserben zerrenda ere. Apirilaren 16tik aurrera erreserba onartuen izenak eskuragarri izango dira Gazte Informazio Bulegoan eta bere webgunean.

‘Txikiak’,  ‘Udalekuak’ taldeetan aurre izena eman duten haur guztiek eskatutako txanda eta lekuan parte hartu ahal izango dute. Haur eta gazte guztiek, baita kanpamentuetara doazenak ere, plaza baieztatzeko martxoaren 19tik 30era izena eman behar dute eta ordainketa egin Gazte Informazio Bulegoan (MERKATUZAR). Hau egiteko ordutegia: 11:00 – 14:00 eta 17:00 – 19:00 izango da eta ostiral arratsaldetan itxita egongo da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

– Aurre izen-emate orria osatuta

– Osasun txartelaren fotokopia (Lousadara doazenak ez dute txartel hau aurkeztu behar)

– Familia ugariek, %50eko hobaria izango dute eta seme/alaba bat baino gehiago izena ematen duten familiek, %20koa. Kasu hauetan famili liburua aurkeztu behar da.