XXV Maddalen Sariak literatur lehiaketan parte hartzeko deialdia egin du Euskara arloak

Errenteriako Udalako Euskara Departamentuak Maddalen Sarien Literatur lehiaketarako deia egin du. Aurtengoa 25. edizioa izango da.

Parte hartzeko baldintzak

Errenterian bizitzea edota Errenterian Lehen Hezkuntzan, DBHn, Batxilergoan edo Lanbide Eskolan aritzea. Euskaraz idatzitako lanak izatea. Aurkeztutako lanak jatorrizkoak eta argitara eman gabekoak izatea. Partaide bakoitzak lan bakarra aurkeztuko du, ordenagailuz idatzia, DIN A-4 neurrian eta lerroarte bikoitzean. Letra mota Arial edo antzekoa izango da, eta tamaina, 12. Poesia sailean, 1. mailakoek 24 lerro idatzi beharko dituzte; 2. mailakoek, 32; eta 3. mailakoek, 40 lerro. Bertsolaritza lehiaketatik kanpo geratuko da. Prosa sailean, gehienez 2 orrialde idatzi beharko dira.

Epaimahaia

Udalak epaimahaia izendatuko du eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da Literatura-lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriekin bat egitea dakar. Oinarri horietan aurreikusi ez diren gertaera guztiak epaimahaiak ebatziko ditu. Sariak eman gabe geratu ahal izango dira, aurkeztutako lanek ez badute eskatzen den kalitate-maila.

Lanak aurkezteko era

Bi gutun-azal aurkeztu behar dira:

1. Gutun-azala: 4 kopia sartu behar dira (izengoitia jarri eta sinadurarik ez). Gutun-azalaren kanpoko aldean, datu hauek adierazi behar dira: “Maddalen Sariak”, ikasmaila, zikloa, adina, eta ikastetxearen izena.
2. Gutun-azala (1. gutun-azalaren barruan sartuko da, 4 kopiekin batera): Egilearen datu pertsonalak: izen-abizenak eta izengoitia, ikastetxearen izena, ikasmaila, adina, helbidea, argazkia eta harremanetan jartzeko telefono- zenbakia.  Gutun-azalaren kanpoko aldean, izengoitia jarri behar da.

Sarien zenbatekoa

Lanak honela sarituko dira:
1. maila: Lehen Hezkuntza (2. eta 3. Zikloak)
1. saria: 100 € material didaktikoa erosteko
2. saria: 70 € material didaktikoa erosteko
3. saria: 50 € material didaktikoa erosteko
2. maila: DBH 1-DBH2
1. saria: 100 € dirutan
2. saria: 70 € dirutan
3. saria: 50€ dirutan
3. maila: DBH 3-DBH 4, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa
1. saria: 160 € dirutan
2. saria: 100 € dirutan
3. saria: 70 € dirutan

Lanak Errenteriako Udal Erregistroan aurkeztu beharko dira. Epea apirilaren 20an amaituko da.

Parte hartu nahi dutenek edota argibide gehiago nahi dutenek, 943 44 96 13, telefono zenbakira dei dezakete, edota honako helbidera mezu bat bidali euskara@errenteria.net.