Errenteriarrek manifestaldia egin dute kaleratzeen aurka eta Mari Carmen Marquezen familiaren alde

Ehun errenteriar banino gehiagok bat egin zuten larunbatean kaleratzeen aurka eta Mari Carmen Marquezen familiaren aldeko manifestaldiarekin. Martxa egiteko deialdia Kaleratzeak STOP kolektiboak eta Errenteriako Langabetuen Asanbladak zabaldu zuten, eta hainbat kolektibo, sindikatu eta alderdi politikoen babesa jaso zuen.

Manifestaldia Beraungo Pablo Sorozabal enparantzatik abiatu zen eta Udaletxean amaitu zuen bere ibilbidea. Manifestariek Kutxabanken kontrako eta herriaren mobilizazioaren aldeko leloak ohiukatu zituzten.

Pasa den astean Errenteriako Langabetuen Asanbladak eta Kaleratzeak STOP kolektiboak Marquezen senitartearen kaleratzearen kontrako 2.500 errenteriarren sinadurak helarazi zizkioten Kutxabanki.

Herri Bizian Mari Carmen Marquezek bizi duen egoeraz hitz egiten duen elkarrizketa bat ikusi dezakezute.