Herritarrek San Marko Eguna ospatzeko ekimenak proposatu ditzaten epea zabaldu dute

Apirilaren 29an San Marko eguna antolatuko da urtero bezala eta bertan burutuko diren ekimenen egitaraua Udalaren esku bakarrik ez dagoenez, garrantzitsua da herriko eragileek ere egunaren antolaketan ere parte hartzea, eguna bera ahalik eta aberasgarriena eta osatuena izan asmoz.

Horregatik, San Marko egunean ekimenen bat antolatuko duen eragile orori, ondorengo helbide honetara bere planteamendua bidaltzeko deia egiten du, egunaren nondik norakoak koordinatzeko eta egon daitezkeen beharrak aurreikusteko.

San Marko egunean antolatuko diren ekimenak proposatzeko, ideiak honako helbidera:

kultura@errenteria.net

Proposamenak jasotzeko azken eguna martxoaren 28a izango da.