Kirolari buruz eztabaidatzeko foro bat jarri du martxan Errenteriako Udal Kirol Patronatuak

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak foro bat jarri du nahi duten kirolari eta pertsona guztien eskura. Foro hori web orrian dago eta “Kirolkide Komunitatea” izena eman zaio.

Foroa komunitate bat da, eta bertan erabiltzaileak erregistratu egiten dira sartu eta proposatutako gaiei buruzko iritziak emateko. Horretaz gain, aukera dute beren arlo propioak sortu eta horiei buruzko eztabaidak irekitzeko.

“Kirolkide Komunitatea” berez euskaraz irekitzen da. Nolanahi ere, erabiltzaile bakoitzak izena ematen duenean nahi duen hizkuntzan konfiguratu dezake.

Hasiera batean lau eztabaida gaitan egongo da banatua: “Eskola Kirola”, “Kirol Federatua”, “Emakumea eta Kirola” “Futbol-7 txapelketa” eta “Beste hainbat gai”.

Interesa duen orori gomendatzen diogu foro horretako arauak irakurri eta ohiko “galderak“ izeneko atala kontsultatzea (FAQ).