Errenteriako langabetuek Zumardian akanpada egingo dute asteburuan

Errenteriako Langabetuen Asanblada akanpada bat prestatzen ari da astebururako Zumardian. Ekimen honen helburua krisi egoeraren ondorioz onartzen ari diren neurri eta murrizketak, erreforma laborala, langabetuek pairatzen duten egoera edota erakunde finantzariek burutzen dituzten kaleratzeak salatzea da, beste batzuen artean.

Modu berean, datorren martxoaren 29ko greba orokorrari begira ekintzak adosteko parada izango dela azaldu dute Langabetuen Asanbladatik. Eguraldi txarra izanez gero, akanpada Herriko Plazako arkupetara mugituko dela jakinarazi dute ere.

Akanpada ostiralean hasiko da 20:30tan eta larunbateko arratsaldeko 18:30ak arte iraungo du. Amaitutakoan, langabetuek manifestaldi bat burutuko dute herrian zehar.

Ekimen hau hainbat elkarte, sindikatu eta alderdien babesa jaso du. Gaur arratsaldeko 19:00tan  Txintxarri elkartean Langabetuen Asanbladak burutuko duen bileran zehaztuko dute erakunde horien azken zerrenda. Informazio hori dugunean hemen, Herri Bizian, ikusi ahal izango duzute.