Futbol-7 txapelketako partaideak pozik daude txapelketaren garapenarekin, inkesta batek dio

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak antolatutako Futbol-7 Txapelketako parte-hartzaileek asebetetze maila handia erakutsi dute txapelketaren garapenarekin, Udal Kirol Patronatuak berak erabiltzaileen artean egindako inkesta batek erakusten duen bezala.

Hori horrela, inkesta erantzun dutenen %53,9k Txapelketari jarritako kalifikazioa “Oso Ona” da, eta %7,9k “Bikaina”. %8tik beherako portzentaje batek soilik dio “Txarra” edo “Oso Txarra” izan dela.

%63,60k uste du Txapelketaren kalitatearen eta prezioaren arteko kalitatea “Ona” edo “Oso Ona” dela, %13,60k “Txarra” edo “Oso Txarra”, eta %22,70k “Normala”.

Otsailean egin den inkesta horretan txapelketaren antolaketaren hainbat alderdiri buruz galdetu da, baita kirol instalazioei buruz ere, hau da Fanderia eta Beraungo udal futbol zelaiei buruz, eta Txapelketaren web orriari buruz.

Inkestaren emaitzak Txapelketaren web orrian daude ikusgai eta bertatik jaitsi daitezke.