Udal kirol zerbitzuetan promozio kanpaina bat antolatu dute martxorako

Serviocio S.L. Errenteriako udal kirol instalazioen enpresa kudeatzaileak promozio kanpaina bat antolatu du martxorako. Hilabete honetako 20-25 bitarteko astean udal kirol zerbitzuen “abonu orokorrean” alta eman nahi duten pertsona guztiek, edo Fanderia eta Galtzarbordako kirol instalazioetan heldu edo haurrentzako ikastaro bat egiteko izena ematen dutenek, edo “igerilekuko abonua” izatetik “abonu orokorra” izatera pasatzen direnek, %25eko deskontua izango dute apirileko jardueran edo kuotan.

Martxoaren 26tik 31ra bitarteko astean apirilerako “abonu orokorra”ren modalitatean alta eman nahi duten pertsona guztiek, edo “igerilekuko abonua” izatetik “abonu orokorra” izatera pasatzen direnek, aukera izango dute aste horretatik aurrera instalazioak erabiltzeko (26tik 31ra) martxoko kuota ordaindu gabe. Gauza bera apirileko ikastaro batean izena ematen duten eta “abonu orokorra” dutenentzat, hau da, martxoaren 26tik erabili ahal izango dute, betiere plaza libreak gelditzen badira.

Promozio honi buruzko informazio gehiago Galtzaraborda eta Fanderiako udal kirol instalazioetako harreretan jaso daiteke.