Asanbladan bildutako Udaletxeko langileen gehiengo zabala grebaren alde agertu da

Bidearen Bidean | Udal komunikabidea 2012-03-28 | 0

Errenteriako Udaletxeko langileek asanblada burutu zuten atzo, udal plantila osatzen duten kide guztiak azaltzera deituak izan zirelarik.

Bihar, martxoak 29, greba orokorra egiteko proposamenaren inguruko bozka egin zuten, gehiengo zabal batekin onartu dena (aldeko 69 bozka eta 10 abstentzio).

Udaletxeko langile guztiek aukera izan zutenez asanbladan parte hartzeko eta bertan hartutako erabakian oinarrituta, beste lankideei gonbitea luzatu zieten greban parte hartzeko.

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna