XXV Txirrin Txarran gazteen jaialdia Errenterian ospatuko dute bihar

Gazteria | Herri Biziaren Bidean 2012-03-31 | 0

Gaztedi Txiki gazteen elkarteak antolatua, XXV Txirrin Txarran jaialdia ospatuko dute igandean Errenterian. Ekimen ludiko hau Astialdi Kristauen Federazioak bultzatzen du eta urtero herri ezberdin batetan burutzen da.

Nahiz eta larunbatean Belabaratz aterpetxean prestaketa lanak eta kontzertuak programatuta dauden, egitarau nagusia igandekoa izango da. Goizean San Markosera mendi martxa bat antolatu dute eta eguna aurrera joan ahala, hainbat tailer egingo dituzte gotorlekuaren inguruetan, eta baita flash mob bat ere.

Antolatzaileen arabera 200 partaidetik gora espero dituzte aurten. Urtero gai ezberdin baten inguruan antolatzen da jardunaldi hau, baina haurten XXV aldia denez, ekimena bera izango da gai nagusia. Helburuak, jaialdiaren suspertzaileen arabera, giro ona egotea eta Txirrin Txarran eguna haur, guraso eta begiraleentzat deigarria izatea izango dira.

Gaztedi Txiki taldeakĀ Astialdi Kristauen Federazioan partehartze handia du eta ekintza desberdinak antolatu ohi ditu urtean zehar Errenterian: aisialdi-ekintzak astero 12 eta 18 urte bitarteko gazteekin, mendi irteerak, egun pasak, inauteriak, gabonetako ekintzak eta kanpamenduak.

Txirrin Txarran jaialdiaren inguruko informazio gehiago lortzeko 943 51 12 95 zenbakira deitu dezakezute.

No comments yet.

Utzi erantzuna