Etxepare Institutuak Koldo Mitxelena eta Eduardo Chillida katedrak sortu ditu

Hezkuntza 2012-04-02 | 0

Etxepare Euskal Institutuak Koldo Mitxelena eta Eduardo Chillida katedra berriak sortu ditu. Lehena apirilaren 11n hasiko da Chicagoko Unibertsitatean, eta Ipar Amerikako unibertsitate-esparruan euskal ikasketak zabaltzea izango da bere helburua.

Koldo Mitxelena Katedra Chicagoko Unibertsitateak duen Division of Humanities izeneko sailaren parte izango da, eta ikasturtero euskal irakasle ezagun bat joango da bertara lauhileko batez klaseak ematera. EHUko Fonologiako katedradun Lourdes OƱederra izango da joango den lehenengo irakaslea.

Bestalde, euskal artearen inguruko Eduardo Chillida Katedra 2012-2013 ikasturtetik aurrera jarriko da martxan Frankfurteko Johann Woflgang Goethe Unibersidadean. Katedra honen xedea euskal artea eta, batez ere, Eduardo Chillidaren obra arlo akademikoan ikertzen eta zabaltzen laguntzea izango da.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna