Herri Biziaren webguneak 4.000 bisitari baino gehiago izan ditu bere lehen hiruhilekoan

Hiru hilabete pasa dira Errenteriako Udalak herribizia.errenteria.eus webgunea martxan jarri zuenetik eta, harrezkero, 4.000 bisitari ezberdin baino gehiago izan ditu.

Webguneak haurtengo urtarrilean hasi zuen bere ibilibidea. Hilabete horretan 800 bisitari ezberdin jaso zituen, otsailan kopuru hau ia 1.400 pertona arte igo zen eta martxoaren amaieran 1.700 bisitarien muga gainditu zuen, 4.000ko kopuru totala gaindituz.

Bisita kopurua bestalde, 3.640koa izan da martxoan; otsailan 3.264 bisita izan ziren eta 2.628 urtarrilean. Batazbeste, bi bisita egin ditu bisitari bakoitzak.

Etorkizuneko Errenteria

Herri Bizia Errenteriako gobernu taldeak aurkeztutako Udal Plana garatu eta ezagutarazteko tresnetako bat da. Plataforma honek errenteriarrentzat topaleku izateko borondatea du, guztion parte hartzea bilatuz, denon artean zer nolako herria nahi dugun erabaki eta etorkizuneko Errenteriaren oinarriak ereiteko. Webgune honek, azken finean, herri bizi baten adierazpena izan nahi du.

Herriko informazioa lehen eskutik eskaintzeko hedabidea izan nahi du ere. Denbora honetan 120 berri baino gehiago argitaratu ditugu hainbat bideo eta argazkiz lagunduta.

Zuen parte hartzearekin, pixkanaka bidea egiten ari gara. Eskerrik asko errenteriar guztiei!