Udal ludotekek programazio berezia jarriko dute martxan Pazko Astean

Errenteriako Udal ludoteketan gauzatzen den jarduera programaren barruan Pazko Astearako programazio berezia prestatu da. Apirilaren 10etik 13ra , 11:30etik 13:00etara, 5 eta 12 urte bitarte diztuzten haurrek jarduera desberdinetan parte hartu ahal izango dute, hala nola jokoak, tailerrak eta abar. Sarrera doan izango da.

Egun horietan auzoetako ludoteketan ez da jarduerarik izango, denak Merkatuzarren egingo direlako.

Beste alde batetik, gogoratu irekita dagoela Errenteriako Udal ludoteketan izena emateko epea. Horietan urte osoan zehar jarduera ugari egiten dira: tailerrak, espresioa, mahai jokoak, joko bideratuak, kultur jarduerak, irteerak eta abar. Horretaz gain, joko eta liburuen mailegu zerbitzua ere badago. Ludotekak astelehenetik ostiralera bitarte daude irekita, 5:30etik 7:30era, eta bertan 2.000 eta 2.000 urteen artean jaiotako neska-mutilek parte har dezakete. Urte osoko kuota 40 € da eta hiruhilekoa, berriz, 20€.

Ludotekak ondorengo auzoetan daude: Gabierrota, Agustinak, Markola, Beraun, Alaberga, Kaputxinoak eta Hirigunea.