‘Errenteria Itsusia?’ doako bisita gidatuak antolatu dituzte gure herria ezagutzeko oporretan

Kultura 2012-04-03 | 2

Aste Santurako planik ez? Gure herriaren historia eta berezitasunak hobeto ezagutzeko aukera ezinhobea izan daitezke opor egunok, Errenteria Itsusia? izeneko eskaintza turistikoari esker.

Lierni Gartzia gida profesionala da ekimen berritzaile honen kudeatzailea. Eskaintza turistiko honen helbura “herriko aisialdia, turismoa eta kultura sustatzea da, herria hobeto ezagutu eta Aste Santuan herrian gelditzen direnentzat aukera merkeak sortu denbora latzak direla kontutan hartuta.”, azaldu du. Horregatik bisita gidatu hauek doan izango dira.

“Ez da urrunera joan behar gauza politak eta interesgarriak ikusi eta egiteko”, dio gida turistiko honek, “korrika bizitzeagatik ez dugu gertukoa apreziatzen, eta ‘herriko’ turismoa esaten dudanean Errenterikoaz baino gehiago adierazi nahi dut, hain zuzen, Euskal Herrikoa”.

Gartziak azaldu duenez, aukeratutako izenarekin “eztabaida pixkat sortzea” izan da helburua.

Bisita gidatu hauen estreinaldia martxoaren 26an izan zen Koldo Mitxelena ikastetxeak urtero Tulleko ikasleekin egiten duen truke programarekin etorritako gazteekin.

Bisita frantsesez izan zen, 16 urteko 40 gaztek eta 5 irakaslek (2 hemengoak, 3 Tullekoak) parte hartu zuten. Bisita herriko alde zaharretik eta antzinako industri guneetatik zehar izan zen eta Txintxarri elkartean bukatu zen, bertako harresiak ikusiz.

Gazteek asko eskertu zuten, bisitaren bukaeran egiten zuen beroarekin Txintxarriko elkartekoek eskeinitako ur freskagarria.

Ekimen honen inguruko informazio gehiago ligartzi@yahoo.es posta elektronikoan edo 605584110 zenbakira deituz lor daiteke.

No comments yet.

Utzi erantzuna