Errenteria hobeto ezagutzeko bisita gidatuak martxan

Hasi dira Errenteria hobeto ezagutzeko “Errenteria itsusia?” bisita gidatuak, Aste Santuak irauten duen bitartean egingo direnak. Eguraldi euritsua izan den arren bisitek jendearen interesa piztu dute, eta horrela “Manchester txikia” izeneko lehen bisitara herritar asko hurbildu dira. Bisita honetan Errenteriak XIX. mendetik izan duen garrantzi industriala erakusten da, horretarako industria hauek egon ziren toki eta plazetatik buelta bat ematen delarik. Bisita Xenpelar etxean amaitzen da, bertan kokatu den industriaren inguruko erakusketan. Erakusketak herriko historia industriala azaltzen du argazki eta dokumentuekin, herriko industriaren aniztasuna azalduz eta gizartean izan zuen eragina erakutsiz.

 

Bisita hauek etorkizunean ere jarraituko dute, baina astelehen arte bisitez gozatzeko aukera egongo da. Datozen bisitak ondorengoak izango dira:

  • APIRILAK 7: Manchester Txikia, 12:00etan. Patinetan!
  • APIRILAK 8: Harresi baten aztarnak, 20:00etan.
  • APIRILAK 9: Harresi baten aztarnak, 12:00etan.

Bisitak udaletxetik abiatuko dira eta 60 minutu inguru iraungo dute.